2015EKO UNESCOREN HIRI SORTZAILEEN SAREAREN URTEKO IX. BATZARRA

UCCN edo UNESCO Hiri Sortzaileen Sarea, 2009an Artisautza eta Herri-arteko Hiria izendatu zuten Japoniako Kanazawan batu zen.

Maiatzaren 25etik 28ra bitartean, sarea osotzen duteneko 69 hirien ordezkariak Kanazawan bildu ziren, sarea sortu zenetik 10 urte igaro direnean. Batzarrak zituen helburuetatik hauek dira adierazgarrienak:

  • Hiri-garapen jasangarrian kreatibitatea bultzatzeko bideratu diren egitasmoak aztertu eta etorkizunerako elkarte esanguratsuak sortu.
  • Geografikoki orekatuagoa dagoen sare zabalago baten garapen eta helburu estrategikoei buruz hausnartu.
  • Sarearen batzarrak antolatzeko hiri anfitroiak aukeratzeko irizpide eta baita kideen aldizkako berrikuspenari ere ekin.
  • Datorren urteari begira Sarearen lan eremuak zehaztu.

Unescoren Hiri Sortzaileen Sarean sartzeko egitasmoa hiriko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatu zuten, estrategia global baten esparruan, hiri eta lurraldeko ekonomia sustatu, gaitutako lanpostuak sortu eta ehun enpresariala eta espezializazioa sendotzea, erronka honen helburu nagusiak direlarik.