3D modelaketa ikastaro trinkoa Deustuko Unibertsitateak bere etengabeko prestakuntza eskaintza handitzen du

3D modelaketa ikastaro trinkoa RHINOCEROS-ekin eta diseinu parametrikoa GRASSHOPPER-ekin.

Deustuko Unibertsitateak 3D modelaketa ikastaro berri bat gehitu du Bilboko Campusean. Arkitektu, arkitektura ikasle, diseinatzaile, ingeniari industrial, interiorista edota aipatutako arloen zaleei zuzendurik, diseinuko eremuan lurraldean dagoen prestakuntza eskaintzari batzen zaio. Diseinu eta fabrikazioan tresna digitalen erabilera areagotzen ari da eta hortaz, mota honetako trebatzeak ezinbestekoak dira Bilborentzat, sektore honetan errefente bat bilakatu nahi du-eta.

 

 

Ikastaroaren helburua ikasleak Rhinoceros programa erabiliz modelatzen ikasi dezala da; modelatze software hau oso moldakorra da eta maila bakoitzerako espreski prestatutako ariketekin, ikasleak tresna menperatuko du.

Modulu bi ditu: Rhino eta Grasshopper, eta ikasleari hobeto egokitzeko, independenteki egin daitezke. Lehen moduluan Rhinorekin lehen urratsak emateko aukera edukiko dugu eta bigarrenean berriz, Grasshopper erabiliko dugu. Editore grafiko algoritmiko honek ez du programazio ezagutzarik behar eta Rhinon integratzen da.

Moduluak Iraupena Gaiak
1go modulua: Rhino 20 ordu gehiago
2. modulua: Grasshopper 15 ordu gehiago

Hurrengo formularioa erabiliz izena eman dezakezu edo informazio gehiago eskuratu Deustuko Unibertsitateko webgunean.