ARTESHOP 2015 Artea merkataritzan aplikaturik

Bilbao Ekintza, EPEL erakundearen bidez eta Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eta Bilbao Arte Fundazioaren laguntzaz, Bilboko Udalak ARTESHOP BILBAO programaren bostgarren edizioa antolatu du.

ARTESHOP BILBAOk saltegien kreatibitatea sustatzen du merkataritza eta artea uztartuz, ohiz kanpoko arte adierazpenerako espazioa sortuta, erosteko esperientzia aberasten duelarik. Helburu honekin, udalerriko merkataritza-establezimenduek ikusgai jarriko dituzte Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultateko ikasleek berariaz egindako artelanak.

Arte Ederren Fakultateko ikasleek Bilbao Arte Fundazioko artisten tutorizazioa daukate, eta, horren bidez, esku-hartzeak gauzatzen lagunduko diete eta horien martxa ona ikuskatuko dute. Halaber, artista-tutore horiek beren esku-hartze artistikoak egiten dituzte hautatutako eremuetan (Erriberako merkatuan, Plaza Biribilean dagoen Turismo Bulego berrian, eta abar)

Marta Ajuria, Juan Zapater eta Karmelo Garitaonadia.
Marta Ajuria, Juan Zapater eta Karmelo Garitaonadia.

Saltegien eta Arte Ederren ikasleen arteko lankidetzaren emaitza aintzatesteko, hiru proiektu onenak saritzeko lehiaketa egingo da. Artearen eta merkataritzaren profesionalez osatutako taldeak egindako lanak ebaluatu eta hamar finalistak hautatuko ditu. Amaitzeko, ospe handiko epaimahaiak proiektu irabazleak erabakiko ditu.