ART&FASHION NAZIOARTEKO II. MODA FOROA 1950-2050 modaren industriaren etorkizuna aztertuz

Art&Fashion Nazioarteko II. Moda Foroa maiatzaren 5ean ospatu zen, Bilboko Arte Ederretako Museoaren auditoriumean.

Datorren abuztuaren 31 arte ikusgai dagoen “50eko hamarkada. Moda Frantzian 1947-1957” erakusketa aprobetxatuz, Bilbao Art&Fashion-ek aurtengo edizioaren ardatz bezala, goi-mailako joskintzaren urrezko arotzat jotzen den epe hau aukeratu du.

Lau hizlariek, Miren Arzalluz, (moda historiagilea eta erakusketaren komisaria), Kaat Debo, (Amberesgo Moda Museoaren Zuzendaria), Jan Miller (Fashion City Insider-eko moda negozio eta kudeaketa aholkularia) eta Valerie Steele, (New Yorkeko FIT Museoaren Zuzendari eta Kontserbatzaile Nagusia), Paris modaren hiriburu eztabaidaezina bilakatzearen gakoak azaldu zizkiguten eta gainontzeko industriaren hiri erreferenteen jaiotzeak halaber.

Denen parte-hartze osoak eta baita foroari amaiera eman zion mahai-ingurua ere, Bilboost-en webgunean ikusi dezakezu.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn