BASQUE LIVING MILAN Euskal Diseinua Milanen

iSaloni 2015, Milango Salone del Mobile feria, nazioarteko altzarien diseinu ekitaldirik nagusiena, apirilaren 14tik 19ra bitartean garatu da eta iturri ofizialen arabera 310.840 bisitari jaso zituen, %69a atzerritarra zelarik.

Lehenengo aldiz, Basque Living markapean, euskal zura sektorea bertan egongo da; teknologia eta tokiko egurraren aldeko apustu sendoa egiten dute, diseinatzaileak turismoarekin elkarlotuz.

Basque Living Milan - Products

Standak hainbat firma biltzen ditu: altzari, argiztapen, zura, diseinu, segurtasun arlokoak adibidez eta bakoitzak bere berrikuntzak aurkeztu ditu. Akaba, Arkaia, B.lux, Daisalux, Enea, Eun, Imat, Ojmar, Ondarreta, Premo, Prodema, Sellex, Sokoa, Treku eta Wooprugs enpresek osotu zuten Basque Living Milan eta batzuek haien stand propioa ere eduki zuten. Guztiek, Habic clusterraren kideak dira, fabrikatzaileak gehien bat.

Ferian Vicomtech-IK4 zentro teknologikoak garatutako Occulus RIFT gafak aukeztu ziren, errealitate birtualeko belaunaldi berri baten lehen produktua eta baita Patricia Urquiolaren H20 Bilbao pitxerra ere. Gainera, Triporg pertsonalizatutako bidaietan bereizten den aplikazio turistikoarekin elkarlanean, standera hurbiltzen zen orok Bilbotik zehar ibilaldi birtuala egiteko aukera eduki zuen, horrela, ferian aurkezten ziren produktuak kokatzen zituztelarik.

www.basqueliving.com