basqueFEST Euskal Kultura eta Abangoardiaren Jaialdia

2015eko Aste Santuan, atzerritar zein oporretan joan ez garen bertokook, basque FEST jaialdiaz gozatu ahal izan dugu.

Bilbo Aste Santuan

Jaialdia Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzak elkarlanean bultzatutako egitasmoa da eta apirilaren 2tik 5era hiri osotik zehar garatu zen jardueraz blai zegoen egitarau ederrarekin; 100 plan baino gehiago zituen, euskal kultura eta abangoardiaren sendotasuna azalduz.

Kontzertuak, euskal produktuen merkatu eta dastatzeak, erakusketak, kalejirak, esku pilota tailerra, Herri Kirola… danetarik eduki genuen! Euskal unibertsoko arte adierazpen ezberdinak gozatzeko eta bizitzeko lau egun bete-beteak izan ziren.

Gainera, basque FESTa aprobetxatuz Euskaraz Hitz Egiteko Gida erraz eta atsegina ezagutzera eman zen, turista eta bisitariak gure hizkuntzan berba batzuk egitera animatu zituelarik.

Datorren urtean basque FEST 2016ak proposamen berriak ekarri arte, 2015eko edizioaren laburpen bat ikusi dezakezu jaialdiaren webgunean bertan: www.basquefest.com