BBDW18 CLOSING EVENT

Bilbao Bizkaia D Week 2018-ren (BBDW18) amaiera ekitaldian, Martín Azúa diseinatzaileak hitzaldi bat eskainiko du; izan ere, BBDWren enbaxadorearen aitorpena jasoko du. Halaber, hitzorduaren baitan beste hainbat gertaera izango dira: BiziaGO! lehiaketaren sari-banaketa, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkargo Ofizialak antolatuta; lurraldeko sormen sektoreetako lau kasu arrakastatsuren aurkezpena; Bilbao Bizkaia D Week 2018 astearen errepasoa, irudiekin eta zenbatekoekin, eta ElektrARTek BBDW18 ekimenerako berariaz konposatu duen eta musika eta arte digitala uztartzen dituen performancea.

Egitaraua:

18:00 – 18:10  Hasiera ekitaldi instituzionala

18:10 – 18:40  BiziaGO! lehiaketaren sari-banaketa

18:40 – 19:20  Bizkaia, sormen lurraldea. Lau kasu arrakastatsuren aurkezpena (BrightVibes, ITEM designworks, TIPI).

19:20 – 19:40  BBDWren enbaxadorea. Martín Azúaren hitzaldia

19:40 – 19:50  BBDW18 irudietan eta zenbatekoetan.

19:50 – 20:00  Suite for a Generative Art Dream. ElektrART

20:00 – 21:30  Koktela – Networkinga

 

Martín Azúa

Martin Azua diseinatzaile euskalduna da, eta 1994az geroztik Bartzelonan ari da lanean. Arte Ederretan lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Enpresa garrantzitsuentzako objektu eta espazioen diseinatzaile izatearen jarduera profesionala gogoetarekin lotuago dagoen lanarekin uztartzen du. Metodo esperimentalak diseinu prozesuaren funtsezko parte direla pentsatzen duten diseinatzaileetako bat da. Bere proiektu ezagunenetarikoen artean honako hauek daude: 2007az geroztik New Yorkeko MOMAko bilduma iraunkorraren parte den “Oinarrizko etxea”, 2003ko Bartzelonako Igeriketa txapelketetako dominak eta 2008ko Zaragozako Expoko SED erakusketaren diseinua.

Interes berezia du egunerokotasunean prozesu naturalak txertatzearekin eta artisau baliabideak erabiltzearekin kultura eta teknologia aniztasuna babesteko. Aitorpen garrantzitsuak jaso ditu, honako hauek, besteak beste: 2000ko Bartzelonako Hiria saria, 2008ko Arkitektura Iragankorreko FAD saria, diseinatzaile espainiar onenarentzako 2010eko AD saria, Interiores aldizkariaren 2015eko Ibilbide Nazional Onenari Saria.

www.martinazua.com

Izena eman

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn