BiDCko Foroaren urteroko bilera

euskara gaztelera ingelesa

Abenduaren 1ean Bilbao Bizkaia Design Council Foroaren urteroko hirugarren bilera burutuko da, ibilbideko lehen hiru urteon balantzea egiteko eta horri buruzko hausnarketak elkartrukatzeko. Halaber, 2016an burutuko diren ekintza nagusiak aurkeztuko dira.

Ekitaldi honetan -soilik Foroko kideak nahiz sormen-industrietakoak diren enpresei eta profesionalei zuzenduta-, sormen elkarte eta klusterra burutzen ari diren proiektu garrantzitsuenak eta enpresen adibide arrakastatsuak jakinaraziko dira, holakotzat jotzen diren sektore guztiak barru-hartzen saiatuz.

Halaber, esku hartzen duten eragile guztiak egongo direla baliatuz, Bilbao Bizkaia D Week-i amaiera egiteko ekitaldi labur bat egingo da, hamabostaldian inpaktua izan duten datu nagusiak azaltzeko.

Eguna:  2015eko Abenduaren 1a  ·  Lekua:  Azkuna Zentroko Auditoriuma

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn