Bilbao Bizkaia D Week 2015 Laburpena

2015. urtean Bilbo eta Bizkaian, BiDC-ren laguntzarekin, hainbat egitasmo sortzailee burutu dira.

Urtea BIdeOtik bideo-sorkuntza programarekin hasi eta D Week-aren lehen edizioarekin bukatu genuen, arkitektura, artea, artisautza, ikus-entzunezkoak, eduki digitalak, diseinua, komunikazioa, barne-diseinua, moda eta bideo-jokoekin lotutako 44 ekitaldi desberdin bildu zituen egitasmoa alegia. Hitzordu guzti hauetan 100 jarduera baino gehiago ikusteko aukera eduki dugu, gure sormen-industriek sektore bezala lortzen ari diren sendotasun eta bizitasunaren erakusle.

Bilbao Bizkaia D Week-a laburbiltzen duen bideoa hemen duzue baita, oraindik ere, atseginez luzatzen dugu bi aste horien oroitzapena. Dudarik gabe, hurrengo edizioan lan egiteko motibazio ezin hobea da berau ikustea.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn