Bilbo Arkitektura Arte eta Interiorismoa (BAAI) I. Foroa Aldaketarako tresnak

Azaroaren 20an, BAAI Foroa ofizialki hasi zen, Grabaketa eta Paperezko Artearen Nazioarteko Azkokaren barruan. Foro honetan, Artearen, Arkitekturaren eta Interiorismoaren profesional nabarmenak osatutako mahai inguruen bidez, industria hauen sormen eta lankidetzari buruzko gaiei buruz hitz egin zen.

BAAI-k, interiorismo eta arkitekturaren arloan eta bere lankidetza arte bisualekin Bilbo eta Bizkaiak duten potentziala, urtero erakusten duen nazioarteko plataforma izan nahi du.

Ezaguera helarazi, networking-a egin eta belaunaldi berrientzat erreferentzia izateko Foro honen martxan jartzearen gainerako helburuak dira. Bisitariek, bestalde, erakusketa gunea bisita dezakete.

BEAZ-eko zuzendariak, Ainara Basurko, Bilbao Bizkaia D Week-aren barruan dagoen foro honi hasiera eman zion, sormen industriak osatzen dituzten sektore desberdinen arteko lankidetza eskatu zuen “aukera berrien bilaketaren oinarri gisa”.

“Arkitektura, Interiorismoa eta Arte Bisualak, hiriaren aldaketarako tresnak”, “Barne Edertasuna” eta “ XXI. mendea nola argitu” ikasgai magistrala izan ziren parte hartzaileek entzun zituzten hiru mahai inguruak.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn