Bilbo – Bizkaia | Kanpoa – Eguna Luzemetraia kolektiboa

Campos Elíseos Antzokia aukeratu du ZINEBI 57k Bilbo – Bizkaia | Kanpoa – Eguna film luze kolektiboa estreinatzeko. Bere helburua Bilbo sustatzea da, filmen eta ikus-entzunezko ekoizpenen eskenatoki gisa.

200 profesional euskaldunek partu hartu dute ekimen honetan, Bilbao Bizkaia Film Commission, BiDC eta ZINEBIren eskutik. Era berean, ekimen honek film laburrak film hizkuntzaren adierazpen modu propio gisa bultzatzea du helburu.

Azken emaitza zazpi film labur dira, hiru belaunaldi desberdinetako zinemagile bilbotarrek eginda. Nahiz eta aukeratutako gaiak eta ezaugarri formalak oso ezberdinak izan, azken 30 urteotan hiriak zein lurraldeak jasan dituzten eraldaketa erretratatzeko desioa izan dute.

Entzunareto bete baten aurrean, Luis Marias, Pedro Olea, Javier Rebollo, Mikel Rueda, Sra. Polaroiska, Enrique Urbizu eta Imanol Uribek, haien proiektuak aurkeztu dituzte.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn