Bizkaiko Moda eta Osagarrien Sektorearen I.Foroa Sektorearen hausnarketa

Profesional ezberdinak bilduz eta sektorearen egoerari buruz gogoeta egiteko asmoz, Bilbao Bizkaia D Week, Bizkaiko Moda eta Osagarrien Sektorearen lehenengo Foroa aurkeztu du, Bizkaia Creativa (Beaz) espazioan.

Beaz-eko zuzendaria, Ainara Basurko-k foro hau zabaldu du, hurrengoen lehena izango delaren asmoarekin, Bizkaiko sormen industrien papera nabarmenduz eta, zehazki, Moda eta Osagarrien sektorearena.

Zentzu honetan, Basurko-k, Bizkaiko Foru Aldundiaren lana azpimarratu du, sektorearen 36 enpresa berriei eskaini dien laguntza nabarmenduz, Bizkaia Creativa programaren bidez, bai ezarpenean, bai finkapenean edo industrializazioan. “Etorkizunean pentsatzen laguntzea nahi dugu. Lehiakortasuna lortzeko, berrikuntza eta lankidetza nahitaezkoak dira”, esan du.

Bizkaiko Moda Bizkaia elkarteak egindako aurkezpenaren ostean, non bere hurrengo proiektuak azaldu ziren, María Fernández, Buscolook enpresatik, BIFASHIONMAP-aren, Bizkaiko modaren mapa, komunikazio estrategiari buruzko aurkezpen bat egin zuen, partehartzaile guztien lankidetza eskatuz, izan ere, “elkarrekin, guztiok irabazten dugu”, adieraziz.

Taldeetan antolatuta, parte-hartzaileek sektorearen aukera, erronka, mehatxu eta indargunei buruz hausnarketa egiteko aukera izan zuten eta oinarriak ezarri zituzten hurrengo foroentzat.

Gure mugetatik kanpo Bizkaia markaren indarrari buruz eta Moda sektoreak marka horren barnean egotearen beharraren inguruan guztiek ados egon ziren, nazioarterakotzea erronka handiena dela ikusten baitute.

Bestalde, kalitatezko hezkuntzaren ezari buruz hitz egin zuten, non sorkuntza ez ezik, kudeaketa eta enpresa ikuspuntua ere barne egon behar litekeela adierazi zuten.

Larria jotzen dute, halaber, gertu dauden ekoizpen azpiegituren falta eta produkzio tailerretan belaunaldi aldaketa ez egotearen larritasuna ere.

Maite Goikolea (Rafael Matías Tejidos)

Maite Goikolea

“Sektoreari ikusgarritasuna emateko plan bat dute bizkaiko erakundeek, entzute aktibo hori hartu beharko genuke”

“Digitalaren arloa estrategietan sartuta egon beharko lituzke. Ez da zerbait berria jada “

“Sektorearen atomizazio larria dago”

“Komunikazioa hobetu behar dugu, jendaurrean gure produktuak nola egiten ditugu azaldu, eta kate handietan saltzea lortu”

Santos Txakartegi (Jota+Ge)

“Gure indarrik handiena kalitatea eta seriotasuna da, gure produktuak egiteko orduan”Santos Txakartegi

“Aro digitala gure markari balioa emateko aukera bat da”

“Errenten kostua eta produkzio azpiegitura lehiakorren eza, gure ahulezirik handienak dira”

“Produktu merkea erostearen kultura berri horri aurre egin behar diogu”

“Lankidetza sustatzea eta tutoretza bultzatzea funtsezkoa da”

Maia Curutchet (Skunkfunk)

Maia Curntchet

“Bilbon, janzteko arloan ospe handia dugu eta tradiziozko merkataritza ona dago”

“Hiriaren nazioarteko presentzia gure modaren ikusgarritasuna lortzeko aukera da”

“Txoko komertzialen ikuspegia falta zaigu”

“Enpresariak sortzea da erronka, negozio ikuspuntua falta delako”

 

José Luis Martínez (Taller Usoa)

Jose Luis Martinez

“Esperientzia handia duen sektore bat daukagu”

“Nazioarterakotzea eta garapen digitala gure aukerarik handienak dira”

“Ekoizpen-tailerren eza eta belaunaldi ordezkatze falta kezkagarria da”

“Prestakuntzaren arloan, diseinuari garrantzi gehiegi ematen zaio, baina ezin dugu ahaztu arlo teknikoa, kudeaketa eta ehungintza arloa”

Maite Cobo (Vas hecha un cuadro)

Maite Cobo

” Bilbao marka irekitzen gaituen ateak aprobetxa ditzagun”

“Gure enpresen tamainak ekintza lehiatsuak ekiditen ditu”

“Elkarteek  sektorearen lankidetza eta ekintza bateratuak sustatu beharko lituzke”