CFC Bilboko Argazki Garaikideko Zentroa

Argazkilaritza eta diseinu grafikoa elkar osotzen duten arteak dira, sarri sinbiotikoak ere bai. Argazki on bat edukitzea ezinbestekoa da diseinu grafikoko zenbait proiektu egiteko, eta era berean, batzutan, aparteko diseinua duen objektu bati argazkia ataratzean emaitza harrigarriak lor daitezke. Baina une edo angulu zehatz hori harrapatzea ez dago beti argazkilariaren berezko gaitasunaren esku, izan ere trebezia hori hezi egin behar dugu, batez ere etorkizunean argazkilaritza gure karrera profesionaltzat aukeratzeko asmoa badugu.

CFCn, Bilboko Argazki Garaikideko Zentroan, argazkilaritza ikasteko moduluak, tailerrak eta aukera profesional desberdinak daude, argazkilaritza mota eta ikaslearen espezializazio mailaren arabera:


Gainera, CFFak jendearentzako hainbat jarduera eta argitalpen eskaintzen ditu eta argazkilaritzako erakusketa iraunkor zein topaketak izan daitezke, CFCko Ostiralak bezala.