Chitra Buckley-ri elkarrizketa Bilbao International Art&Fashion-en 5. edizioaren aurkezpenean

Bilbao International Art&Fashion-en 5. edizioaren hasiera gisa, Bilbao Bizkaia D Week-ak moda munduko bi aditu bildu ditu “Ekintzailetasuna eta Berrikuntza: diseinugile berrien erronkak eta joerak” izeneko jardunaldian.

BEAZ-ko zuzendari denak, Ainara Basurkok, jardunaldia aurkeztu du, Bizkaiko Aldundiak egiten duen sormen-industrien aldeko apustua azpimarratuz, lehiakortasun elementua baita ekonomiaren garapenerako ere. Zehazki, Bizkaia Creativa programa nabarmendu du, “honi esker 92 proiektu martxan jarri dira eta 260 pertsona baino gehiagok lana lortu dute”.

Chitra Buckley-ek, MA Fashion Entrepreunership ikastaroaren zuzendaria, London College of Fashion unibertsitatean, jardunaldiari hasiera eman dio “Moda ekintzailetasuna: diseinugile berrien erronkak” izeneko hitzaldiaren bidez, moda ingelesaren enpresa ikuspuntua nabarmenduz.

Buckley-k moda sektorearen barruan berrikuntzaren alde egin du, markaren bat sortu nahi dutenek zerbait “iraunkorra” sortu behar dutela esanez. “Mikroziklo anitz esistitzen dira sektore honetan eta bakoitzak bere sorme-ikuspuntua sar dezake han”, esan du.

Bere aldetik, Claudine Roussea-k, Produktu Programako ikastaroaren zuzendaria eta Kirol Modako ikastaroaren liderra, London College of Fashion-en, “Nola kirol arropak berrikuntza sustatzen duen” hitzaldian, industria honek moda munduan jasan izan duen bilakaera azaldu du.

Rousseau-k, era berdinean, zientziak eta teknologiak moda sektorean duten eragin handia nabarmendu du, eta, kasu honetan, baita kirola egiten dugun moduan ere.

“Sektore honetako ekintzaileek sormen-ikuspuntu argia izan behar dute”

Chitra Buckley, MA Fashion Entrepreunership en London College of Fashion-eko Ikastaro Zuzendaria

Chitra Buckley London College of Fashion-ean lan egiten du moda ekintzailetasunari buruzko masterrean. Horri buruz hitz egiten digu Bilbao International Art& Fashion-aren V. topaketaren ondoren. Negozio ikuspegia, kontaktu sare sendoa eta ikuspegi argia dira, bere aburuz, moda startup-en arrakastaren gakoa.

Zein da ekintzailetasunaren egoera moda sektorean?

Oso lehiatsua den merkatu batean gauden arren, beti egongo da lekua identita zehatz eta argia duten diseinugileentzat, gauza berrientzat beti dago lekua.

Aholkulari gisa, zeintzuk dira ekintzaileei ematen dizkiozun gako nagusiak?

Sektore honetako ekintzaileek sortze-ikuspuntu argia izan behar dute. Bestalde, negozio ikuspuntuaren aldetik jardun behar dute eta prozesuan parte hartzen duten eragile guztiekin harreman sendoa sortu behar dute.

Gainera, ekintzaileek merkatuaren barruan duten tokia ulertu behar dute eta salmentak zabaltzeko giltza lortu.

Zeintzuk dira erronka nagusiak sektore honetako ekintzaileentzat?

Bezeroek zer nahi duten ulertu behar dute, eta lan egin horretan oinarrituz.

Egun, ekintzaileek mundu osoan dauden herrien lehiari aurre egin behar diote: ekialdeko Europa, Asiar herrialdeak, Afrika… kitzikagarria eta zirraragarria da.

Zelako garrantzia dute Art&Fashion bezalako lehiak?

Sariak ospatzea garrantzi handia dauka diseinugile berri batentzat, izan ere, errefortzu positiboa eskaintzen die. Beste askoren artean haien lana nabarmentzeak, ere, garrantzi handia dauka.

 

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn