Cities & Design 2015 Diseinua hiriaren elementu traktore gisa

Azaroaren 26an Azkuna Zentroan Cities & Design-en 3. edizioa ospatu zen, Bilbao Bizkaia D Week-aren barnean. Ekitaldiak diseinua elementu traktore gisa erabiltzen duten hirien esperientziak partekatzea zuen helburu eta Helsinki izan zen hiri gonbidatua.

Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bilboko Udalaren ordezkariak, Txema Bilbao eta Xabier Otxandiano-k, jardunaldiari hasiera eman zioten, Bilbok diseinuari ematen dion garrantzia nabarmenduz, BiDC-k egindako apustua, sormen industrien aldeko konpromisoa ordezkatzen duen erakundea. “Urtero Bilbora etortzen dira nazioarteko 100 ordezkaritza baino gehiago datozte hiriaren aldaketa prozesua ikertzeko”, esan zuen Otxandiano-k.

International Design Foundatio-aren Komunikazio zuzendariak, Laura Aalto-k, Anu Mänttäri, Unesco City of Design-en Koordinatzailearekin batera, “Helsinki- A Design Driven City” izeneko hitzaldia eskaini zuen, eta Bilbok azken urteotan jasan duen aldaketari buruzko txundidura nabarmendu zuen.

Aalto-ren ustez, Diseinua arlo guztietan etorkizunari aurre egiteko tresna da: hezkuntzan, eraikuntzan eta gizarte osoan. “Design thinking-a finlandiar izaeran dago, bizitza hobea sortzen du produktu edo zerbitzuen bidez”.

Diseinua ez da proiektu bat Helsinki-rentzat, hiriaren garapeneko oinarrizko elementua da. Unesco-k Diseinuko Hiria 2012 izendatu zuen prozesuarekin batera “sektore publikoan ere sartzeko proiektuari hasiera eman genion”.

2008tik Diseinua hiriaren estrategian sartu da hiru arlotan: hiritarrei zerbitzu hobeak emateko, enpresentzat lehiakortasun elementu gisa eta Helsinki-ren marka-ko oinarri gisa.

Etorkizunari begira, berehalako proiektua “ diseinu eta berrinkuntzako laborategi bat sortzea da udaletxean. Diseinuak hiriaren garapenean duen eragina erakusten duen seinalea da”, Aalto-ren esanetan.

“Diseinuaren betekizuna Helsinki hirian” inguruan hitz egin zuen Pablo Riquelme-k, hiri diseinugilea – International Design Foundation. “Hirian eta bere erabileran aldaketa lortzea” helburu nagusi gisa nabarmendu zuen. “Hiriaren garapenean hiritarrak gero eta gehiago parte hartzea lortu nahi dugu”.

Riquelme-k, lehenengo eta behin, Diseinua (zerbitzu publikoen arloan), berrikuntza sortzaile gisa azpimarratu zuen. Gainera, erabakiak hartzeko orduan bermea eskaintzen duela nabarmendu zuen, lankidetza zabala duten komunitateak sortzeko.

Bigarrenik, Enpatiari buruz hitz egin zuen, “jendearen beharrak jakiteko” eta Estetika zeren, bere aburuz, “ibiltzen den prozesua sortzea, aldaketa estetikoa da ere”.

Azkenik, Riquelme-k Inprobisazioari garrantzia eman zion, hau da, aldaketen aurrean azkar erantzuteko gaitasunari, “aldaketek arriskuak beti dakatela jakinez”.

Phila Meskanen-ek, Arkii haur eta gazte arkitektura Eskolako zuzendaria, “Etorkizuna eraikiz – Haurtzarorako diseinuaren arkitektura eta hezkuntza” izeneko hitzaldia eskaini zuen.

Bere aburuz, “Diseinuko heziketa umeei munduko arazoak konpontzen irakasten die”. Gainera, “etorkizunean benetako parte hartzea lortu nahi baduzu, hezi behar ditugu”.

Helsinki-ko D Week-eko antolakuntzatik, bere fundatzaileak, Kari Korkman-ek, ekitaldihonen historioa eskaini zuen, “Helsinki Design Week – Aldaketa agerian” hitzaldiaren bidez.

Hiria oinarritzat hartuz, eragile anitz parte hartzen dute, “merkataritza, industria, unibertsitatea eta eskolak, bezeroak, gobernua, eta abar”, ekitaldiari onurak dakartenak: “sormen industrien bultzatzea, komunitateko zentzuaren igoera, hiriaren irudiaren hobekuntza, turismoaren erakarpena eta diziplina desberdinetako eragileen arteko lotura”.

Korkman-en iritziz, ekitaldi hauetan bi joera daude. Alde batetik, Digitalizazioa “D Week-a urte osoan zehar existitzea lortu duena” eta, beste aldetik, Globalizazioa, “beste hiriekin lotura sendotzeko erabiltzen dena”.

Pirjo Lipasti-k, Helsinkiko Liburutegiaren Planifikazio Zuzendariak, “Helsinkiko liburutegi berriaren diseinua”-ri buruz hitz egin zuen, baita prozesu honetan hiritarrek izan duten eraginari buruz ere.

“Hiritarrei galdetu genien, modu desberdinen bidez (happening-ek, tailerrak, eta abar), toki honetarako zituzten desioei buruz. 2.300 “desio” jaso zituzten, eta “bildu eta kontuan hartu zituzten”.

Lipasti-k hiritarrak entzutea  proiektuarentzat “nahitaezkoa” izan dela esan zuen, hitz gakoak “ideia, partekatu eta batera” direlarik.

BEAZ-eko zuzendariak, Ainara Basurko-k, ekitaldiari amaiera eman zion parte hartu zuten adituen “esperientziak” eskertuz. “Arkitektura, Hezkuntza,… arlotako gako anitz eta interesgarriak eskaini dizkigute”.

Basurko-k, ekitaldi honek Bilbo Bizkaia D Week-en barnean duen garrantzia nabarmendu zuen, no “D-ak”, “Diseinua baino gehiago den”, “digitala, garapena, disnamismoa, eta abar esan nahi du”, Bilboren apustua erakusten dituzten gaiak.


Pablo Riquelme,  hiri diseinugilea – International Design Foundation

“Diseinuak gizakion ahalmenean sinistea esanahi du, eta honek Bilbori buruz ondo hitz egiten du”

Pablo Riquelme Helsinki hiriko Design Driven City proiektuan lan egiten ari da; aurretik “Helsinki, 2012ko diseinuaren munduko hiria”n, Helsinkiko Liburutegi Publikoen sarean, eta Finlandiako eta Europako merkatuetarako denda txikizkariak diseinatzen lan egin du. Duela 15 urtetatik haren lanaren ardatz nagusia hiri diseinua, brandinga eta barrualdetako diseinua dira.

Zein arloetan hobetzen du diseinuak hiri bat?
Diseinuak edozein hiriari eskaini diezaiokeen hobekuntzarik nagusiena, hiritarren parte hartzearen arloan gertatzen da. Pertsona multzo handiago batek erabakiak hartzen baditu, erabaki hoiek zuzenagoak izango dira.
Zein da desberdintasun nagusia diseinua elementu traktore gisa erabiltzen duten hirien eta erabiltzen ez duten hirien artean?
Diseinua marketing estrategia edo garapen estrategia bezala ikusten duten hiriek, 50 urte pasa eta gero gertatuko dena ikusten dute soilik,
Baina, diseinua estrukturan sartzen duten hiriek, ingurunea hobetzeko, hiria hobetzeko, eta gobernuaren eta hiritarren arteko harremana hobetzeko gaitasuna dute.

Zeintzuk dira hiri-diseinuak aurre egin behar dituen erronka nagusiak?

Finlandian atzerapen ekonomikoan gaude 2008tik. Sektore publikoak baliabide gutxiago ditu eta etorkizunean orain baino gutxiago egongo dira. Hori dela eta, garrantzia daukanaren gakoa aldatu behar dugu.

Zentzu horretan, nire aurkezpenean Inprobisazioari buruz hitz egin dur, erantzuteko orduan azkarragoak izan behar gara, erabakiak hartzeko orduan parte hartu behar dugu eta dinamikoagoak izan behar gara. Hori da garrantzitsuena.

Orain dela urte bat, Unesco-k bilbo Diseinuaren Hiria izendatu zuen. Zure aburuz, zeintzuk dira izendapen hau lortu duten elementuak?

Beste hiriekin lotura egiteko Bilbok egiten duen esfortzua nahitaezkoa da. Hiri batzuk indartsuak dira arlo batzuetan eta besteak ez. Hiri bakoitzaren ahuleziak onartu behar dira eta albokoak dakienari buruz ikasi. Bilbok arlo horretan ondo egiten ari da.

Gainera, jendearekiko apustu sendoa egiten ari da. Diseinuak, gizakion ahalmenean sinistea esanahi du, eta honek Bilbori buruz ondo hitz egiten du.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn