Cities & Design 2015 Hirugarren Edizioa

euskara gaztelera ingelesa

Azaroaren 26an Azkuna Zentroan Cities & Design jardunaldiaren hirugarren edizioa burutuko da, diseinua eragiletzat hartzen duten hirien esperientziak elkarbanatzeko. Aurten gonbidatua Helsinki da.

Jardunaldira gonbidatuta dauden Finlandiako gonbidatuek oraingo eta etorkizuneko proiektuez hitz egingo dute: hiri sinpleagoak, bizitzeko hobeak eta gizatiarragoak egiten laguntzeko hiri inguruetan diseinua erabiltzea sustatzen duen Design Driven City programaz; Helsinki Design Weekez edo Helsinkiko Liburutegi Nagusiko erabiltzaileen esperientzia interesgarriaz besteak beste.

Data: 2015eko Azaroaren 26a · Lekua: Azkuna Zentroko Auditoriuma


EGITARAUA

9:00 – 13:15: Cities&Design – Diseinuaren istorioak Helsinkitik
9:00 – 9:30: Izenak egiaztatzea
9:30 – 9:45: Ekitaldiaren aurkezpena
9:45 – 10:05: Helsinki – A Design Driven City – Laura Aalto, Komunikazio zuzendaria – International Design Foundation, Anu Mänttäri, aditu seniorra, Unesco City of Design- Helsinki Hiriko koordinatzailea
10:05 – 10:45: Diseinuaren betekizuna Helsinki hirian – Pablo Riquelme, hiri diseinugilea – International Design Foundation
10:45 – 11:15: Etorkizuna eraikiz – Haurtzarorako diseinuaren arkitektura eta hezkuntza – Pihla Meskanen, Arkii haur eta gazte arkitektura Eskolako zuzendaria
11:15 – 11:45: Kaferako atsedenaldia
11:45 – 12:15: Helsinki Design Week – Aldaketa agerian – Kari Korkman, Helsinki Design Week-eko sortzaile eta zuzendaria (2005).
12:15 – 12:45: Helsinkiko liburutegi berriaren diseinua – Pirjo Lipasti, Helsinkiko Liburutegiaren Planifikazio Zuzendaria, Helsinki hiria
12:45 – 13:00: Galderen txanda
13:00 – 13:15: Amaiera

Izen-ematea


HITZALDIA

Helsinkiren aurkezpena. A Design Driven City

Diseinuak eta arkitekturak gizarte hobea eraikitzen laguntzen dutela eta adituak erabiltzaileen beharrizanak betetzeko lan egiten ari direla sustraitutako usteak dira Finlandian.

Hala eta guztiz ere etengabe bilatzen ari dira diseinua sustatzeko era berriak. Hauxe da Design Driven City ekimenaren kasua; haren helburua hiri inguruetan diziplina honen erabilera areagotzea da, herritarrek erabakiak hartzen eta ingurua itxuratzen parte hartuz.

Laura Aalto Design Driven City-ko Komunikazio zuzendaria da. Proiektu hau Helsinki World Design Capital 2012-tik dator, hantxe ere lagundu zuen-eta. Azken 20 urteotan komunikazio, kultura eta diseinugintzan jardun du batez ere.

Anu Mänttärik gaur egun Helsinki hiriko Enpresen Garapenerako Atalean lan egiten du, Helsinki World Design Capital 2012 proiektuan lan egin eta gero.


Diseinuaren betekizuna Helsinki hirian

Design Driven City-k hiri inguruetan diseinuaren erabilera sustatzen du, erronkatzat hartzen baitu hiri hobeak, erosoagoak eta funtzionalagoak eraikitzea.

Design Driven City, Helsinki World Design Capital 2012ren haritik dator, zerbitzu publikoetan design thinking filosofia eta know-howa erabiliz. Hiriei aholkularitza espezializatua eskaintzen die diseinuaren bidez eta sektore publikoaren beharrizanei aurre egiteko konponbideak proposatzen ditu.

Pablo Riquelme Helsinki hiriko Design Driven City proiektuan lan egiten ari da; aurretik “Helsinki, 2012ko diseinuaren munduko hiria”n, Helsinkiko Liburutegi Publikoen sarean, eta Finlandiako eta Europako merkatuetarako denda txikizkariak diseinatzen lan egin du. Duela 15 urtetatik haren lanaren ardatz nagusia hiri diseinua, brandinga eta barrualdetako diseinua dira.

Txiletarra jaiotzez, Riquelmek Helsinki hiria hautatu du bere lanbide profesionala garatzeko eta sektore publikoarekiko jakin-mina baliatzeko. “Diseinugile legez egiten dugun guztian balio estetikoak eta oreka eskaini nahi ditugu, komunitatearentzat lan egitea etorkizun hobea sortzen ahaleginduz, zalantzarik gabe, sormen eta maitasun ekintza da”.


Etorkizuna eraikiz – Haurtzarorako diseinuaren arkitektura eta hezkuntza

Arkii, haur eta gazte arkitektura Eskola, irabazteko asmorik gabeko antolakundea. Finlandian, eskolaz kanpoko jarduera gisa, arkitekturan eta ingurugiro gaietan trebakuntza eskaintzen duen lehenengo eskola.

Pihla Meskanen arkitektoa, pedagogoa eta duela 23 urte zuzentzen duen Arkki Eskolako zuzendaria da. Pihlak zenbait liburu idatzi ditu arkitekturako hezkuntzari buruz eta Hezkuntza Kontseilu Nazionaleko Ikus Arte eta Arkitekturaren Curriculum Nazionala idatzi duten lantaldean egon da. Arkitekturan trebatzeko nazioarteko elkartearen kide sortzailea eta horren batzordeko presidentea da.


Helsinki Design Week- Aldaketa agerian

2005ean sortu zen Helsinki Design Week Ipar Herrialdeetako diseinu deialdirik handiena da. Irailean burutzen da urtero eta HDWen barruan diseinuaren arlo guztiei lotutako 200 ekitaldi baino gehiago daude, profesionalei eta jende orori zuzenduta. Helburuen artean nazioartean Eskandinaviako diseinua sustatzea eta hiri garapen eta kultura gaiez eztabaida-foro izatea daude.

Kari Korkman, Helsinki Design Week-en sortzaile eta zuzendaria da. Hainbat produktu garapen proiektutan lan egin du eta haren erronken artean hiri kulturaren defentsa eta diseinu asteen munduko sarea sortzea daude.


Helsinkiko liburutegi berriaren diseinua

Helsinkiko hiriguneak 2017an izango duen liburutegi nagusiaren diseinuan hainbat arlotako profesionalak eta baita etorkizunean zerbitzua erabiliko dituzten herritarrak ere esku hartzen ari dira. Liburutegi nagusiaren ostean asmoa elkar-diseinuaren Helsinkiko liburutegi-sare osoan aplikatzea da.

Pirjo Lipastik zazpi urtetan lan egin du Helsinkiko Liburutegi Nagusi berria planifikatzen, zehazki espazioak eta zerbitzuak diseinatzen. Bibliotekonomian duen trebakuntzaz gain hamar urteko esperientzia du liburutegietako erabiltzaileen eskariei erantzuna ematen.

Izen-ematea

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn