Cities & Design 2016 Hiriak herritarrentzat

euskera castellano inglés

EGITARAUA


17:00 Akreditazioak

17:30 Jardunaldiaren aurkezpena

17:40 Karl Stocker. Gizarte diseinua

Kontsumo-ondasunen estetika distiratsuak “niaren irudi” modernoak sortzera bultzatzen gaituen bitartean, badago beharrizanetatik harago doan diseinu garaikidearen beste alderdi bat. Kultura objektuak diseinatzerakoan garrantzia gizarte alderdiari ematen diona alegia.
Gizarte diseinua ezagunagoa egin da gizarte gatazken garaian.
Hitzaldi honetan Karl Stocker-ek diseinu-egoera berri batean egonkortzea eta orekatzea lortu duten nazioarteko diseinu proiektuak aurkeztuko ditu.

18:00 Fabrizio Alessio. Toowheels proiektua

Bere aurkezpenean Toowheels proiektuaz hitz egingo digu, fabrikazio digitalaren tekniken bidez erraz eta ekonomikoki ekoitzi ahalko den kiroletarako gurpildun aulkiaz. Proiektua 30 onenen artean aukeratua izan zen Global 2014 Sarian eta ADI Design Index 2014n ere aukeratua izan zen.

18:20 Ane AbarrategiElkartoki proiektua

Haren hitzaldiaren ardatza Elkartoki proiektua izango da, ikastetxeetako patioetan burutzen ari den programa esperimentala, eskola komunitatea osatzen duten pertsonak abiapuntutzat hartuta eraldatzeko esku-hartzeak irudikatzeko.

18:35 Eberhard Schrempf. Sormen-ekimenak Graz hirian

18:55 KooperaUp Cycling proiektua

Koopera Upcycling proiektuaren helburua gizarteak baztertzen dituen artikuluei erabilgarritasuna emateko berreskuratzea da. Horretarako, beren bizialdi erabilgarriko amaierara heldu diren objektuak eraldatze-prozesuen bidez tratatzen dituzte produktu funtzional berriak bihurtu arte. Birdiseinua Cáritaseko Gizarte-Lan Intsertzio Lantegietako pertsonek egiten dute, horrela baztertze-arriskuan dauden jendearentzat baliabideak sortuz.

19:10 Alessandro SquatritoJasmina etxea ekimena

Haren hitzaldiaren gai nagusia zuzendu dituen proiektuak izango dira, zehazkiago Arduinorentzat garatzen ari denak, besteak beste “Kode irekiko teknologiekin konektaturiko etxea” edo honelako teknologiak etxeko altzariak diseinatzerakoan nola txerta daitezkeen ikertzen duena.

19:30 Mahai-ingurua

20:00 Amaiera

Data: 2016ko azaroaren 30a · Lekua: Euskalduna Jauregia


Izen-ematea


HIZLARIAK

Karl Stocker
stocker
Karl Stocker historialaria, erakusketa-zuzendaria eta Graz-eko Zientzia Aplikatuen Unibertsitateko Erakusketen Diseinu Saileko zuzendari eta burua da.

Gaur egun hizlaria da Krems-eko Unibertsitatean, Berlingo Arte Unibertsitatean, eta Istanbuleko Yildiz Unibertsitate Teknikoan. Halaber, Exhibition & Museum Design-en zuzendari eta sortzailea, eta UNESCOren Diseinuaren Hiria den Grazeko Kontseiluko zientzia-ikerkuntza zuzendaria eta kidea da.

Liburuen egilea eta editorea da eta bere hurrengo proiektuen artean gizarte berrikuntzari buruzko liburu berria argitaratzea dago.


Fabrizio Alessio
alessio
Fabrizio Alessio diseinugilea da, fabrikazio digitalean eta fablab-etan espezializatua.

 


Eberhard Schrempf
eberhard

Eberhard Schrempf kultura kudeatzailea eta diseinuan aditua da, Grazko Unibertsitatean ikasia.
Graz Cultural Capital 2003 proiektuaren zuzendariordea, Europako Batasuneko aholkularia, eta arte eta kultura arloko zenbait proiekturen kudeatzailea izan da. Gaur egun zuzendaria da “Creative Industries Styria-n, egoitza Grazen daukan eta eskualdean sormen-ekonomia sustatu nahi duen agentzian.


Koopera
koopera

Koopera bigarren mailako kooperatiba da eta bertan gizarte ekimeneko kooperatibek eta laneratze-agentziek parte hartzen dute. Haren helburua bazterturik gelditzeko arriskuan dauden pertsonen gizarte-lan inklusioa lortzea da, horretarako ingurumen-zerbitzu, berrerabiltze, birziklatze, kontsumo jasangarri, trebakuntza eta bezeroari arreta emateko jarduera edo zerbitzuak eginez.


Ane Abarrategi
abarrategi

Ane Abarrategi Ttipi Studioko bazkide sortzailea da eta ibilbide zabala du gizarte arloan, bereziki herritarren parte-hartze, diseinu kolaboratibo eta hiri espazioari dagozkion gaietan.


Alessandro Squatrito
squatrito

Alessandro Squatrito industria diseinugilea da, altzarien diseinu eta ekoizpen digitaleko gaietan aditua. Gaur Arduino c.c.-rentzat lanean ari da, Jasmina etxea zuzentzen, Gauzen Internet etxean aplikatzeko proiektu esperimentalean.
Izen-ematea