Cities & Design 2017 – Hitzaldiak Esploratu, imajinatu, proiektatu, prototipatu, instalatu - Esploratu,...

Diseinuaren praktikatik abiatuta, gizarteak gaur egun dituen beharrizan konplexuei askotariko irtenbide anitzak bilatzeko baldintza egokiak nola sortu. Zerbitzu sozial eta publikoen belaunaldi berri bat nola eratu, herritarren eta instituzioen arteko elkarrizketan eta lankidetzan oinarrituta. Elkarrekin etorkizun iraunkor bat nola diseinatu.

Antolatzaile – kideak: Tipi eta ColaBoraBora.

Tokia eta Ordua: 17:00tik 21:00ra – Azkuna Zentroan

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

EGITARAUA


17:00 – 17:30 – Akreditazioak

17:30-17:45 – Jardunaldiaren irekia

17:45 – 18:15 – Ezio Manzini: Hirigintzarako diseinua (… baina zein hiri motari buruz ari gara?)

18:15 – 18:45 – Itziar Pobes: Zerbitzu publikoen diseinua praktikan: zenbait ikaskuntza

18:45 – 19:00 – Mikrofono irekia

19:00 – 19:45 – Mintzagaia: Hiria eta bertako zerbitzuak elkarrekin diseinatzea: top-downetik botton-upera, eta alderantziz

Daniela Patti (Eutropian), Koldobike Uriarte (Berrikuntza publikoko proiektuen arduraduna da, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean), Paz Sánchez (Andaluziako Administrazio Publikoen Institutua) eta Pedro Jiménez (ZEMOS 98). Dinamizatzailea: Gorka Rodriguez (URBANBAT)

19:45 – 20:15 – Georgina Voss: Hormigoia eta Laugarren Dimentsioa

20:15 – 21:00 – Itxiera + Networkinga

PANELISTEN BIOGRAFIA – SPEAKERRAK


EZIO MANZINIEZIO MANZINI – @desisnetwork

Gizarte-berrikuntzarako diseinuaren alorrean egiten du lan, eta, gai horri lotuta, DESIS Network abiarazi zuen. Gaur egun, Gizarte-berrikuntzako Diseinuko irakasle gailena da Elisava-Design School and Engineering zentroan (Bartzelona); ohorezko irakaslea Politecnico di Milanon, eta irakasle gonbiadtua Tongji Universityn (Shanghai) eta Jiangnan Universityn (Wuxi). Bere azken liburua “Design, When Everybody Designs. An Introduction to Design for Social Innovation” –Diseinua, mundu guztiak diseinatzen duen garaian: gizarte-berrikuntzarako diseinurako sarrera– (MIT PRESS 2015) da.

ITZIAR POBES – @wequestion

Service designer & Project Brain lanpostua betetzen du, We Question Our Project estudioan. Bartzelonako estudio horrek zerbitzu publikoaren diseinuan jarduten du, oro har. Ikuspegi parte-hartzaile eta esperimentala du, eta, besteak beste, gizarte, osasun, hezkuntza eta herritarren arretako zerbitzuak zalantzan jartzen eta berregituratzen aritzen da. Klaseak ematen ditu diseinuko, negozioetako eta administrazio publikoko hainbat eskolatan. Era berean, zerbitzuen diseinua hedatzen jarduten du, hainbat ekitaldiren bitartez, adibidez, Barcelona GovJam.

GEORGINA VOSS @gsvoss

Doktorea teknologia eta berrikuntzako sistemen artista, idazle eta antropologoa da. Strange Telemetry ikerketa estudioko sortzailekidea eta zuzendaria da, eta Ikasketa eta diseinu kritikoaren irakasle nagusi eta espezialista da, London College of Communication unibertsitatean (Londresko Arteen Unibertsitatea).

 MAHAI-INGURUA


KOLDOBIKE URIARTE

Berrikuntza publikoko proiektuen arduraduna da, Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Zuzenean zerbitzuaren (herritarrei arreta emateko euskal zerbitzua) ezarpen-prozesua zuzendu du, baita gardentasuneko, herri partaidetzako eta Gobernu Oneko proiektuak ere. Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa da 1985. urtetik. Enplegu eta Prestakuntza Profesionaleko alorrean egin du lan, eta Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzaren Koordinazio zuzendaria izan zen IX. Agintaldian.

GORKA RODRÍGUEZ – @urbanbat

Wikitoki-Elkarsorkuntzarako Laborategiaren kidea da, eta URBANBAT bulegoa zuzentzen du, beste hainbat kiderekin batera. Hirigintza parte-hartzaileko bulego horrek lurralde plangintzaren inguruko babesa eskaintzen die tokiko erakunde, komunitate eta administrazioei. Beren lanaren bitartez, herritarren sorkuntza sustatzen dute, ingurunea zaindu eta hobetzen lagunduko duen partaidetza-kultura bultzatzeko xedearekin. Halaber, Bilboko hirigintza eta gizarte-berrikuntzako jaialdia antolatzen dute.

DANIELA PATTI – @Eutropian

Italiar-britainiar jatorriko arkitektoa eta hirigintza-plangintzako egilea. Hirigintzako doktoretza egin zuen Vienako Unibertsitate Teknikoan. Hirigintza-lehengoratzean eta ingurumen-plangintzan espezialista da, arreta berezia jarrita gobernantza metropolitarrean eta lankidetzako plangintzan. Bere azken ikerketa eta proiektuen interesgunea hauxe izan da: paisaia periurbanoaren gobernantza, tokiko elikagai-azoken birgaitzea eta ekonomia eredu berriak komunitatean oinarritutako hirigintza-garapenerako. Eutropian Research&Action erakundearen sortzailekidea eta zuzendaria da, bai Erroman bai Vienan. Aipatutako erakundeak lankidetzazko plangintza-prozesuak bultzatzen ditu, administrazio publikoen eta herritar-taldeen artean.

PEDRO JIMÉNEZ – @pedrojimenez

ZEMOS98 kooperatiba sevillarrean aritzen da. Ikus-entzunezko Komunikazioan eta hezkuntza ikasketetan lizentziaduna da. Politika publikoak sortzeko metodologia parte-hartzaileen (adibidez, #HackcampIAAP) diseinu eta inplementazioaren arduraduna da, Andaluziako Administrazio Publikoaren Institutuarekin (IAAP) batera. Sarritan, dibulgazio-lanetan aritzen da hainbat gairi buruzko hitzaldi eta tailerretan: hezkuntza hedatuari, gizarte-berrikuntzari, ikus-entzunezko nahasketari eta kultur politikei buruzkoetan, adibidez. Horrez gain, http://petroglifo.zemos98.org webgunean idazten du.

PAZ SÁNCHEZ – @twterpaz

Aholkulari teknikoa da, Andaluziako Juntako Administrazio Publikoaren Institutuan (IAAP). Ibilbide profesionala hainbat alorretan jorratu du: kultura (Andaluziako Juntako Berrikuntzaren eta Kultur Industrien zuzendari nagusia, Sevillako Udaleko Kultur zuzendaria), etengabeko prestakuntza eta berrikuntza. “#HackCampIAAP: Co-diseñando soluciones a retos en la Junta de Andalucía” (#HackCampIAAP: Andaluziako Juntan erronketarako irtenbideak elkarrekin diseinatzen) ekimenaren sortzaileetako bat da. Ekimen hori Berrikuntza Publikoaren programaren jarduera aitzindaria da.

ANTOLATZAILE-KIDEAK


TIPI

Gure ustez, diseinua tresna bat da, pertsonen bizi baldintzak hobetu eta euren gaitasun eta trebetasunak indartuko dituzten irtenbideak sortzeko.

Lurralde, erakunde eta pertsonekin batera egiten dugu lan, ohiko eredu eta eskemak eraldatzea xede duten proiektuetan. Gure proiektuetan, diseinu-prozesuak irekitzen saiatzen gara, rol eta dikotomia tradizionalak (diseinatzailea – erabiltzailea – programatzailea – publikoa, administrazioa – herritarra, hezitzailea – ikaslea) hackeatuz, bottom up logikatik (edo behetik gorako logika) abiatuta. Eraldaketarako diseinuan sinesten dugu, baita diseinuaren bitartez eraldatzeko prozesuan ere.

www.wearetipi.co / @wearetipi / info@wearetipi.co

ColaBoraBora

Pertsonetan oinarritutako zerbitzuak diseinatu, eta lankidetzazko berrikuntzaren inguru eta prozesuak errazten ditugu ColaBoraBoran.

Mota askotako bezeroei laguntza eskaintzen diegu, etorkizuneko egoera eskuragarri eta desiragarriak imajinatzeko; aldaketa-aldietan aukera berriak sortzeko; eta haiekin batera jarduten dugu, horiek gauzatzeko orduan, horiek modu eraginkorrean praktikan jartzeko unean. Gure lanaren oinarria arreta berbera jartzea da, bai ZER kontzeptuari (xede diren erronkak) bai NOLA kontzeptuari (horiei ekiteko modua) dagokienez.

www.colaborabora.org/ / @ColaBoraBora / info@colaborabora.org

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn