Cities & Design – Design for the cities Workshop Pentsamendua eta ekintza, zerbitzu eta politika publikoen diseinutik abiatuta

Sorkuntza prozesuetan eta zerbitzu eta politika publikoen hobekuntzan, diseinuak egiten duen ekarpena zein den ezagutuko dugu. Zerbitzuen diseinua diziplina eta praktika gisa aplikatu den kasuetako batzuk aztertuko ditugu. Parte-hartzaileek partekatzen dituzuen eguneroko esperientziekin alderatuko ditugu aipatutako kasuak.

Zer, bat egingo duzu esperientzia honekin?

Tokia eta Ordua: 15:30tik 17:00ra – Azkuna Zentroan

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA 

Hartzaileak


Zerbitzu eta politika publikoen zein herritarren arreta zuzenaren alorrean aritzen diren teknikari, politikari eta administrariak.

Zerbitzu publikoen alorrean aritzen diren profesionalak. Zerbitzu publikoen diseinuan interesa duten diseinatzaileak.

Antolatzaileak


Lau erakunde aktibo eta esperientzia handikoak, hiriak eta/edo zerbitzu eta politika publikoak eraldatzeko diseinuaren alorrean.

ColaBoraBora

Pertsonetan oinarritutako zerbitzuak diseinatu, eta lankidetzazko berrikuntzaren inguru eta prozesuak errazten ditugu ColaBoraBoran.

Mota askotako bezeroei laguntza eskaintzen diegu, etorkizuneko egoera eskuragarri eta desiragarriak imajinatzeko; aldaketa-aldietan aukera berriak sortzeko; eta haiekin batera jarduten dugu, horiek gauzatzeko orduan, horiek modu eraginkorren praktikan jartzeko unean. Gure lanaren oinarria arreta berbera jartzea da, bai ZER kontzeptuari (xede diren erronkak) bai NOLA kontzeptuari (horiei ekiteko modua) dagokienez.

https://www.colaborabora.org/ / @ColaBoraBora / info@colaborabora.org

DesisLab

DESIS Lab ELISAVA (Design for Social Innovation and Sustainability) 2016an sortutako ikerketa aktiboko laborategi bat da, ELISAVA Research proiekatuaren barruan. Desis Network sarearen barruan dago; mundu osoko unibertsitateetako 30 diseinu-laborategik osatzen dute, eta irakaskuntza eta ikerketa jarduerak gizarte-berrikuntzara eta iraunkortasunera bideratzen ditu.

Aldaketarako eragileek osatzen dugu DESIS Lab ELISAVA. Diseinuaren eta gizarte-aldaketaren arteko harremana aztertzen dugu, eta gure xedea ikuspegia irekitzea da, bai hezkuntzan, bai diseinuan oinarritutako gizarte-berrikuntzan, bai ikerketan.

http://desislab.elisava.net/ / @desisnetwork

Maraka

Marakan erantzunak diseinatzen ditugu, instituzio publikoek eta enpresek aurre egin beharreko egoera berrien aurrean. Diseinua aplikatzen dugu, errealitate berriak berrikuntzako aukera bihurtzeko, balioa gaineratu diezaieten hala erakundeei nola bezero eta erabiltzaileei.

Berrikuntza-prozesua erabiltzen dugu, bezero eta erabiltzaileen ezagutza sakona, diseinu-kidetza, negoziorako ikuspegi estrategikoa eta etorkizuneko ikusmoldea uztartuz.

www.maraka.co / @MarakaStudio / info@maraka.com

TIPI  

Gure ustez, diseinua tresna bat da, pertsonen bizi baldintzak hobetu eta euren gaitasun eta trebetasunak indartuko dituzten irtenbideak sortzeko.

Lurralde, erakunde eta pertsonekin batera egiten dugu lan, ohiko eredu eta eskemak eraldatzea xede duten proiektuetan. Gure proiektuetan, diseinu-prozesuak irekitzen saiatzen gara, rol eta dikotomia tradizionalak (diseinatzailea – erabiltzailea – programatzailea – publikoa, administrazioa – herritarra, hezitzailea – ikaslea) hackeatuz, bottom up logikatik (edo behetik gorako logika) abiatuta.

Eraldaketarako diseinuan sinesten dugu, baita diseinuaren bitartez eraldatzeko prozesuan ere.

www.wearetipi.co / @wearetipi / info@wearetipi.co

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn