Cities&Design 2018 Hiriko agertoki berriak, lotura berriak

Bizi garen tokia leku komun bat den heinean, elkarlanean eta sormenarekin diseinatu behar da, eta jakintzaren askotariko diziplinak nahastu behar dira, hibridazio horretatik sor daitezen bizi nahi dugun hiria eraikiko duten ideiak.

Gure egunerokotasunean sormenarekiko dugun loturarik gertukoena da diseinua; ondorioz, bizitzaren estetikaz eta teknologiaz hausnarrarazten digu, bai eta gizarteaz ere, oro har. Izan ere, produktua sortzetik harago, zenbait bizi estilo, gizarte idealismo eta historia ditu jomugan. Diseinua gero eta gehiago gerturatzen ari da Hyperdesign izendatu dugun kontzeptura. Hain zuzen, kontzeptu hori azaldu nahi diegu “Cities&Design” ekimeneko edizio honetara bertaratuko direnei.

Teknologia, ikuspegi edo lengoaia berriak txertatuz diseinu funtzionaleko diseinuak lausotzeko joera dago gaur egun. Hori arkitektura garaikidean ikus daiteke, adibidez, bai eta modan edo gastronomian ere, eta honako galdera hauek egitera garamatza: zergatik, zertarako eta norentzat diseinatzen dugu?

Jardunaldian honetaz guztiaz hausnartuko dugu Ling Tan, Izaskun Chinchilla eta Juan Sádaba-rekin batera, eta Deustuko Unibertsitateko Cities Lab Katedrako taldea izango da moderatzailea.

Eguna: 2018-11-15

Tokia: Bilboko Arte Ederren Museoko auditoriuma
Izen emateak: lekuak bete arte, hemen

Egitaraua:

15:30 Harrera eta akreditazioak

16:00 Suite for a generative art dream: Danza Final

16:05 Aurkezpena: Deusto Cities Lab Katedra

16:20 Izaskun Chinchilla

17:05 Juan Sádaba

18:00 Ling Tan

18:45 Amaiera eta ondorioak

 

Hizlariak:

Izaskun Chinchilla. Arkitekturan lizentziatua da, eta bere arkitekto eta diseinatzaile lana dibulgazioko, hezkuntzako eta ikerketako zereginekin uztartzen du. Irakasle titularra eta ikerlaria da Barlett School of Architecturen (UCL London, Erresuma Batua), eta gaur egun eskolak ematen ditu Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Arkitekturako Goi-mailako Eskolan eta Enpresa Institutuan (Madril, Espainia). Eskolak eman ditu École Spécial-en (Paris, Frantzia) eta HEAD University delakoan (Geneva, Suitza), besteak beste. Une honetan “Social and Aesthetic Repercussions of technical topics and solutions which take ecology into account” (Ekologiari lotutako gai eta irtenbide teknikoen eragin sozial eta estetikoak) proiektuan ari da lanean. Hizlari gisa, hainbat foro eta eztabaidatan hartu du parte, eta bere lanak honako erakusketa hauetan egon dira, besteak beste: 8. Biennale di Venezia, 10. Biennale di Venezia eta arkitektura eta diseinuaren V. Bienal de São Paulon. Arkitekto gisa konpromiso irmoa du berrikuntzarekin, eta bere proiektuetan hainbat diziplina uztartzen ditu, ekologia, soziologia eta zientzia, esate baterako.

http://izaskunchinchilla.es/cv/

Ling Tan. Ling Tan diseinatzailea, sortzailea eta programatzailea da. Hasieran arkitekturaren esparruan trebatu bazen ere, janzteko teknologiari, Gauzen Internetari eta herritarren parte-hartzeari lotuta dauden gaiekin egiten du lan. Hain zuzen ere, hirietako komunitateekin aritzen da janzteko teknologia erabil dezaten hiriarekin duten harremana adierazteko tresna gisa. Gainera, gai hauek jorratzen ditu, besteak beste: demografia, arraza, generoa eta hiriaren esperientzia subjektiboa pertsonen bitartez. Gaur egun, Umbrellium delakoan dihardu diseinatzaile nagusi. Bertan, proiektuak sortu eta zuzentzen ditu, hala nola WearON (http://www.wearon.io/), janzteko gailuetarako kode irekiko prototipoak sortzeko plataforma, eta WearAQ (http://umbrellium.co.uk/initiatives/wearaq/), jendearen ikuspegi subjektiboaren bitartez airearen kalitate-kontuak aztertzeko janzteko gailuen sorta.

website:http://lingql.com/

Twitter:https://twitter.com/LingQL

Umbrellium website:http://umbrellium.co.uk/

Umbrellium Twitter:https://twitter.com/umbrellium

Juan Sádaba. Juan Sádaba arkitekturan doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko hiri diseinuko irakasle ondokoa da. Diseinuaren hainbat mailatan lan egin du, wearableetatik eta detailea nagusi den produktu teknologikoetatik hasi eta hiri antolamendu eta hirigintza Hiriko eta lurraldeko diseinuaren eremuan honako hauetan lan egin du, besteak beste: Bilbo Metropolitarreko Lurralde Planean, Mallorcako Lurralde Planean eta Martzanako kaien berrurbanizatzean. Hiri garapenerako aholkulari aditu gisa ere hainbat lekutan aritu da, besteak beste: Naya Raipur (India), Xiamen (Txina), Legazpi (Filipinak) eta Medellin (Kolonbia). Eskala txikian, MITeko Solid Interfaces Lab-etik abiatutako Finger Reader proiektuko diseinu taldeko kidea da. Singapurko Singapore University of Technology and Design-en (SUTD/MIT) aritu da irakasle lanetan, eta hitzaldiak eta konferentziak eman ditu National University of Singapore delakoan, Bilboko Harvard Masters of Design-en zein munduko beste unibertsitate eta biltzar batzuetan. Era berean, hainbat patente eta aitorpen ditu.

https://www.juansadaba.com/juansadaba

Deustuko Unibertsitateko Deusto Cities Lab Katedrak pertsonen garapenerako habitat berriak ahalbidetuko dituzten mundu osoko hiriak, ereduak, estrategiak eta ekintzak ikertzen ditu.

https://www.deusto.es/cs/Satellite/deusto/es/katedra-cities-lab

 

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn