Aurrez aurreko elkarrizketak – Hitzaldiak Kontatu zure proiektua, eta partekatu esprientzia

PROGRAMA


17:00 – 17:45

17:45 – 18:30

18:30 – 19:15

19:15 – 20:00

PONENTES


KOALAK STUDIOS – Alba Vidal Mas, Zuzendari sortzailea, Natalia Pérez Burgos, Zuzendaria

Gure kanpainak nola diseinatzen ditugun eta marka, enpresa, instituzio eta musika-taldeekin batera zelan lan egiten dugun kontatuko dizuegu, kanpaina horien bitartez euren balioak transmititu ahal izateko. Era berean, zuzenean target espezifikora heltzen diren “influencer”-ekin lan egiteak dituen abantailei buruz mintzatuko gara, eta zuen zalantza eta galdera guztiei erantzungo diegu.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

http://koalakstudios.com/

CUCHILLO – Javier Corrales, Bazkidea eta Diseinatzailea & Front End garatzailea; Rober Alonso, Bazkidea eta Arte zuzendaria; Alberto Bajo, Bazkidea eta Garatzailea

Fabio Lanzonik modelo/aktore ibilbidea gauzatu zuen 90eko hamarkadan. Pop ikono bihurtu zen, eta telebistako eskaintzan, modaren munduan eta publizitatean agertu zen nonahi. Bere irudia aitzakia hutsa da, sormen interaktiboaren anbibalentziari buruz eta Diseinua eta Garapena uztartzen dituen estudioa izateko egin dugun proposamenari buruz hitz egiteko.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.somoscuchillo.com

SINGULAR IDEAS – Javier Ojeda García, gerente sortzailea

Bizitza osoan zein lanbide izan nahi duzun oso argi daukazunean eta ezusteko gertakari batek dena goitik behera berriro pentsarazten dizunean. Negozio bati lanbide gisa ekitea ez da erraza inoiz; are gutxiago, negozioaren eredua egun estandarizatutako parametroetatik at dagoenean. Singular Ideas enpresan, irtenbideak garatu eta fabrikatzen ditugu, produktu formarekin, eta prozesu eta material eskaintza zabala dugu aukeran, proiektu bakoitzari egokituta.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.singularideas.es

GIMENO GRÀFIC – Mauro Gimeno. Diseinatzailea/Gerentea Pepe Gimeno, Diseinatzailea

Ibilbide luzea duen estudioa gara. Diseinu grafikoaren espezialitate guztiak landu ditugu. Egindako lanen dossier zabalak agerian uzten du proiektu bakoitzaren beharrizanetara egokitzeko dugun “estilo poliedrikoa”. Proiektu bakoitzak eskatzen duen tonu egokia aurkitzea da gure erronka.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.gimenografic.com

Drone By Drone – Ander García Barroso, Drone by Drone enpresako zuzendari teknikoa

Droneen sektorea arautzen duen indarreko legedia aldi baterako onartu zen premiazkotasunez, 2014. urtean.  Sektoreak lege berria egitea eskatu du, eta, hainbat atzerapenen ostean, litekeena da 2018. urtea baino lehen onartzea. Aurkezpena etorkizunean onartuko den errege dekretuari buruzko eta industriak berak egiten dituen eskakizunei buruzkoa izango da. 

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.dronebydrone.com

McAwen – Adrian Romero, Ideien eta Garapenaren artista koordinatzailea// Maarten Volckaert, Komunikazio Sortzaileko eta Publizitateko koordinatzailea

WingDings tipografia, diseinu grafikoaren barruan eta kanpoan. Historia, erabilera eta eragina, egungo gure unibertso bisualean. Adibide praktikoen, egungo aplikazioen eta bitxikeria batzuen bitartez dokumentatuta.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.mcawen.com

BÏNIK – Berni Gonzalez de Zárate

Helburua diseinatzea da, baina handicap batetik abiatuta: hondakinak lanerako material gisa erabiltzea. Eragiten duen kutsadura-mailari dagokionez, ehungintzaren industria bigarren postuan dago, industria petrokimikoaren atzetik, eta garrantzitsua da, diseinatzaile gisa, ahalik eta talka txikiena eragitea ingurumenean.

Bestalde, unibertsitate-irakasle gisa betetzen dudan jardunean, garrantzitsua iruditzen zait iraunkortasunaren aldeko diseinatzaileak prestatzea. Hala haiekin nola nire markarekin, hainbat enpresaren hondakinekin egingo dugu lan, poltsen eta jantzien bilduma bat osatzeko, eta, horrela, hondakin horiek ekonomia zirkular batera itzuliko ditugu.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.binik.es

Hernán Ordoñez – Diseinatzailea

Diseinua egitea modu batean baino gehiagotan definitu daiteke. Kultur eta gizarte testuinguru jakin baten barruan Sozietate – Eskola – Industria bat eratzea delako ideiari buruz hausnartu nahi dut, eta, jakina, saihestezina da horrek sortzailearen diskurtsoa baldintzatzea. Unibertso mugagabe, ezusteko, askotariko, anbiguo, arriskutsu eta ezezagunean garatzen da sare hori, eta, bertan, teoriak eta praktikak ezin dute bakoitzak bere aldetik bakarrik funtzionatu.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.hernan.tv

77p Producciones Brand Media Content – Adolfo Nuño de la Cruz, CEO eta zuzendaria

Hitzaldiaren helburua da bi ideia hauek uztartzea: ekintzailetzaren ideia aukera profesional gisa eta hori norberaren bizimoduarekin eta familia-bizitzarekin lotzeko modua bilatzea. Modu horretan, bi alderdi horiek uztartuko dituen sistema bat DISEINATZEKO beharra ikusi dugu. Horretarako, hiru urte hauetan gure enpresa-abenturan egindako ikus-entzunezko lanen edukiaren diseinua aztertuko dugu, baita eduki horrek ekintzailearen bizitzari egindako ekarpena ere.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.77p.es

BAAQ arquitectos – Borja García Gómez, bazkide arkitektoa / Gorka Goicoechea Aguirre, bazkide arkitektoa / Jose Manuel Arroyo Rosa, bazkide arkitektoa

Enpresa orok, frankizia handietatik hasi, eta negozio txikietara, oreka lortu behar du bere eraikuntzetan, enpresaren, hornitzaileen eta bezeroen zentzu estetikoari eta negozioaren kokalekuari dagokienez. Hemen agertuko da arkitektoaren figura: aukerak ulertu eta horiei forma emateko gai da, Brandingeko estrategiarik onena eratzeko xedearekin.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

http://baaq.es/

BIGUNKI – Begoña Sanchez-Sauthier Berrojalbiz, Egilea

Orain dela zenbait urtetik, kakorratzeko panpinak eta objektuak egiten ditut. Orain dela gutxiagotik, patroi-liburuak argitaratzen ditut, beste pertsona batzuek nire sorkuntzak ehundu ditzaten. Hainbat arrazoi tarteko, nire lana paperean autoargitaratzea erabaki nuen. Orain, laugarren liburuan ari naiz lanean. Sorkuntza-prozesuaz eta paperezko autoargitalpenaz mintzatuko gara.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.bigunki.blogspot.com

PAUL CABALLERO ILUSTRACIÓN – Paul Caballero, Ilustratzailea

Ilustrazioari buruz mintzatuko gara. Egungo kontsumo-gizarteak sorkuntza eskatu, eta, aldi berean, sortzailea albo batera uzten duela utziko dugu agerian. Horrek mito faltsu bat sorrarazi du ilustrazioaren inguruan: haurrentzako kontua edo entretenimendu hutsa dela sinetsarazten da, baina, benetan, egunerokoaren parte da, eta gure sinesmenak eta kontsumo-ohiturak moldatu ere egiten ditu. Era berean, ilustrazioa tresna politiko, satiro eta propagandazkoa dela erakutsiko dugu.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.caballero.eus

HÉROES DE MARCA – Beatriz Donayre Guerrero. Proiektuaren kontzeptualizazioa, ideia eta betearazpena.

Héroes de marca argitalpen akademiko-profesionala da. Komunikazioaren, irakaskuntzaren eta marken esparruko 4 herrialdetako (Argentina, Espainia, Peru eta Brasil) 10 profesional bildu ditu. Galderak eta erantzunak biltzen dituen dokumentu arin honetan, aditu bakoitzak bere erantzunak proposatzen ditu, esparru profesionaletik eta pertsonaletik abiatuta, inspiratu, motibatu eta pentsarazteko.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

http://aecp.com.ar/proyectos-heroes-de-marca-reunidos-para-inspirar-ensenar-y-alentar-42_496.html

EL GALLINERO – Cesc Grau, sortzailekidea eta sormeneko arduradunkidea

Neurrira egindako ideien haztegi sortzailea gara; bermerik gabe, baina lan, dedikazio eta zintzotasunarekin jaio zen ekimena. Sormenari buruz bagenekiela pentsatzen genuen, baina, brandingari esker, uste baino askoz gehiago ikasi genuen. Horren froga gisa, gastronomia eta hotelgintza uztartzen dituen proiektu bat aurkeztu nahi dugu, oso desberdinak diren indetitateekin… bidean ezinean geratu gabe.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.elgallinerostudio.com

Kekelis joyería & alquimia – Miren Begoña Del Castillo Garza, edozein zereginetarako neska.

Kekelis joyería & alquimia artisau bitxigintzako tailer txiki bat da. Landare-materialarekin mikroskopiaren alorrean dudan esperientzia baliatuta, ezkongai baten lore-sortako, bidaia bateko zein oroitzapen bateko lorea bitxi pertsonala eta betierekoa bihurtzen dut. Markari buruzko hitzaldi batetik harago, formakuntzari, gaitasunei eta talentuei buruz pluralean eta aurrez aurre hitz egitea da helburua.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.kekelis.com

Relevo – Jon Cortazar Abraido, Founder/ CEO

Bideo-jokoak garatzen dituen enpresa bat gara, entretenimendurako produktuak sortzeko helburuarekin. Alorrean mantentzea eta haztea nola lortu dugun kontatuko dugu: apurka-apurka aurrera eginez, mugarri garrantzitsuak lortuz, autofinantziatuz eta gastua eta inbertsioa kontrolatuz, bidean galdu gabe.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

www.relevovideogames.com

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn