Design Faktoria 2017 Hizlariak

EGITARAUA


12:00 – 12:20 – Akreditazioak

12:20 – 12:40 – Ana Vadillo – Diseinua eta teknologia

12:40 – 13:00 – Erik Aranburu – Makina-erabiltzailea interfazeen diseinua, 4.0 industriarako

13:00 – 13:20 – Iñigo Larrañaga – Zerbitzuen diseinuaren aplikazioa eta erabiltzailearen esperientzia (UX), spin-off baten helburu estrategikoetan

13:20 – 13:40 – Elene Cid – [Giza] diseinatzaile gisa dugun erronka

13:40 – 14:00 – Mahai-ingurua

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

PANELISTEN BIOGRAFIA – SPEAKERRAK


ANA VADILLO

Diseinu Industrialean graduduna da Mondragon Unibertsitatean, eta Produktuen Diseinuko masterra du Coventry Universityn (UK). Hamar urtetik gorako esperientzia du UXen (Erabiltzailearen Esperientzia) diseinatzaile gisa, eta hastapenak automozioaren sektorean egin zituen. Gaur egun, Londresko City-an egiten du lan, finantza-plataformak diseinatzen.

Anak teknologien erabilierari buruz hitz egingo digu, gero eta digitalizatuago dagoen gizartean. Hitzaldian, erabiltzailearekin adeitsuak diren zerbitzu eta produktuak garatzeko jarraitu beharreko printzipioak aurkeztuko dizkigu. Adibide praktikoak aurkeztu, eta horiek pertsonengan duten eragina aztertuko du.

ERIK ARANBURU

Diseinu Industrialeko eta Produktuen Garapeneko Ingeniraritzan graduduna da, eta Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren masterra dauka Mondragon Unibertsitatean. Gaur egun, Doktoretza Tesia egiten dabil, Mondragon Unibertsitateko Diseinu Berrikuntza Zentroan, DANOBATGROUP S.COOP. enpresa-taldearekin lankidetzan.

Eriken hitzaldia 4.0 industriako ingurune elkarreragile digitalen optimizazioari buruzkoa izango da, baita industria adimendun berriaren zerbitzu-eskaintzetan erabiltzailearen esperientzia hobetzeari buruzkoa ere. Elkarrekintza arrakastatsuak nola sortu azalduko digu Erikek, langileen motibazioa, inplikazioa eta adimena areagotzeko eta ikasketa-prozesuak errazteko. Tresna praktikoak aurkeztuko dira, benetako kasuetan aplikatuta.

IÑIGO LARRAÑAGA

Diseinu Industrialeko eta Produktuen Garapeneko Ingeniraritzan graduduna da, eta Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoaren masterra dauka Mondragon Unibertsitatean. Telefonicako UX Sailean lan egin ondoren, Telefonicatik eratorritako spinn-off bat den Drivies enpresan hasi zen lanean.

Hitzaldian jorratuko den gaia hauxe izango da: diseinuaren aplikazioa, zerbitzu digital aurreratuko spinn-off baten hazkuntza- eta egonkortze-fasearen alderdietan. Hala produktuaren beraren hobekuntzan, nola izaera estrategikoagoa duten beste alderdi batzuetan.

ELENE CID

Diseinu Industrialeko eta Produktuaren Garapeneko Ingeniaritzan graduduna da, eta masterra dauka Produktu eta Zerbitzuen Diseinu Estrategikoan, Mondragon Unibertsitatean. Elenek askotariko portafolioa dauka, eta bere ustez diseinua gako-elementua da sistemak lotzeko, pertsonak ulertzeko eta zerbitzuak humanizatzeko. Gaur egun, Londresen egiten du lan, zerbitzu publikoen diseinatzaile gisa.

Zerbitzuen digitalizazioaren esparruan, Gobernu Britainiarrarekin batera lan egiteko esperientziari buruz mintzatuko da. Aukera hau aprobetxatuko du, industriaren lider diren gobernuen eta korporazioen arteko aldeari buruz duen “ikuspegi digital

 ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn