Berrikuntzarako diseinua Afrikan

Topaketa honetan aurkeztuko da “PARTY” Participatory Tools for Human Development with the Youth proiektua. Zerbitzuen diseinuaren ikuspuntuan dago oinarrituta proiektua, eta baztertutako gazteei egunerokotasunean erabilgarri diren erremintak ematen dizkie. Hala, eskualdeko demokrazia hobetzen da, aukera berdintasuna areagotzen da eta giza garapenari laguntzen zaio. Talde zehatz bat du helburu: Hegoafrikako eta Namibiako San herritarrak.

“PARTY” Laponiako Unibertsitateak honako hauekin batera koordinatutako proiektua da: ACO Design Collaborative, Leeds-eko Unibertsitatea, Lurmutur Hiriko Unibertsitatea, NUST Namibiako Zientzia eta Teknologia Unibertsitatea eta SASI.

Inaugurazioa azaroaren 19an. Ordua: 10.00

Adrian Larripak aurkeztuko du. http://www.pacollaborative.com/pacoer/adrian-larripa/

Paco Design Collaborative. http://www.pacollaborative.com/

Izen ematea  

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn