Diseinua animazio-zinemaren eta bideo-jokoen protagonista

Deskribapena:

Eduki digitalak egitearen funtsezko zatietako bat da diseinua. Hizpide dugun kasuan, animazio digitalak eta 2D eta 3D formatuko bideo jokoak egiteko jarraitu beharreko sormen prozesu guztian zehar dago presente. Adibide praktikoen bidez azalduko da DigiPen Bilbaoko ikasleek beren proiektuak egiterakoan diseinua nola lantzen duten (horietako zenbait nazioartean aitortuak eta sarituak izan dira).

Carlos Varela

imagen varela

Carlos Varelak, 1985. urtean, Euskadin ekoitzi zen lehenengo animazio-filmean egin zuen lan. Ordutik, leiala izan da formatu guztietako animazio-generoarekin: zinema, telebista, publizitatea, bideo-jokoak eta abar. Komunikabideen eta entretenimenduaren sektorean nagusi diren enpresa ugaritarako egin du lan, besteak beste, Warner, Universal, BBC, RAI eta Globomedia. Diseinatzailea eta zuzendaria izan da telebistako animazio-sailetan, eta lau film luze zuzendu ditu. Horrez gain, beste lauren zuzendariordetzaz arduratu da. Espainiako Zinema Akademiak bi GOYA eman dizkio, eta, gainera, hainbat aldiz izan da finalista. Besteak beste, sormen-diseinatzaile eta zuzendari lanetan aritu da film luze batean, eta lan horrekin duela gutxi bi sari irabazi ditu Houstoneko Zinema Jaialdian (animazioko film luzerik onena eta animazioari aplikatutako berrikuntza teknologikorik onena). Horrela, zinemarako film horretan erabili duen animazio Flash-aren softwarea saritu dute. Varela aditua da storyboarding eta marrazki bizidunak diseinatzen, baina, horrez gain, animaziozko zuzendari eta gidoilari lanetan ere ibili da. Bestalde, eskarmentu handia du bideo-jokoak ekoizteari eta animazioari buruzko prestakuntza ematen.

Tokia: DIGIPEN INSTITUTE OF TECHNOLOGY EUROPE BILBAO

Zorrotzaurreko erribera 2

48014 Bilbo

Bizkaia

Tel.: 946 365 163.

Eguna eta ordua: Azaroaren 16a, ostirala, 15:30etik 17:30era

 

Izen ematea: imadina@digipen.edu

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn