eLiburutegia Liburukliken mailegu digitala

eLiburutegia Eusko Jaurlaritzak Euskadiko liburutegi publikoen Sareko erabiltzaileontzako sortu duen liburuklik zerbitzuko mailegu digitalerako plataforma da. Duela gutxi gainera, Azkuna Zentroko bbk Mediatekako bilduma ere erabilgarri jarri da eta dagoeneko mailegu elektronikoa egiteko aukera eskaintzen dute.

Prozesua nahiko erraza da: liburutegira joan eta maileguak aurrez aurre egin beharrean, www.euskadi.net/eliburutegia webgunera jo eta liburua hautatzea baino ez dugu izango, eguneko edozein ordutan eta urteko edozein egunetan.

Libururen bat mota honetako maileguan hartu ahal izateko, gure liburutegira joan eta eLiburutegian alta ematea eskatu beharko dugu, erabiltzaile eta pasahitza eskuratzeko.

eLiburutegia sarbidea

Mailegu digital honi esker liburua deskargatu zein streaming eginez irakurri ahalko dugu edozein gailutik, 21 egunez: pc, mac, iphone, android sistema eragiledun eskuko telefono eta bateragarriak diren e-readerak. Gainera, maileguan 3 liburu eduki ahalko ditugu eta beste 2 erreserban.

Egitasmo aitzindaria dugu hau estatu mailan eta berau garatzeko erabili den teknologia ere, propioa denez, etorkizunean hobekuntzarik egin beharko balitzaio, aldaketak burutzeko autonomia osoa du jaurlaritzak. Pirateriara jo dezatela ekiditzeko aukera guztiz doakoa eskaintzen du erabiltzaileentzako; honela, egile-eskubideak ordaintzen direla bermatzen da eta liburuak babesten dira legez kontrako erabilera eragozteko.

Bilduma nobedadez hornitzeko eta eguneratuta mantentzeko, liburu lizentziak urtean 3 aldiz erosten dira. Eusko Jaurlaritzak inguru digital berrian irakurketa zaletzea du helburu, batez ere gazteen artean.