Emakume eta arteari buruzko elkarrizketak FIG BILBAO 2015eko lehenengo Foroa

Joan den azaroaren 19an, “Artean duzun papera arkitu. Gozatu, inbertitu: bilduma egin!” izenburuko Grabaketa eta Paperezko Nazioarteko Azokaren 4.edizioa hasi zen, FIG Bilbao, Pilar de Zubiaurre-ri buruzko mahai inguruarekin.

ARTHAZI Kultur Elkarteak, Casa Falconieri-rekin (Sardinia) elkaranean antolatuta, nazioarteko azoka honek ikerketa eta metodo berriak bultzatu nahi ditu grabaketa orijinalaren eta paperezko artearen arloan.

Euskalduna Jauregia epizentro gisa, non hainbat foro egingo diren, festibal hau Bilboko toki askotara zabaltzen da (Arte Ederretako Museoa, Guggenheim Museoa, Deustuko Unibertsitatearen Liburutegia eta Itsas Museoa).

Pilar de Zubiaurre mahai inguruak, “Emakume eta arteari buruzko elkarrizketak” izendatuta, historian zehar emakumeak artean izan duen paperari buruz hitz egin dute zenbait emakumek. Eztabaida Begoña Zubieta kazetariak moderatu zuen.

Mahai ingurua Bilbao 700 Fundazioaren zuzendaria, Josune Ariztondo-k inauguratu zuen, Pilar de Zubiaurre-k esandako esaldi baten bidez: “gauzak zailak daudenean, jarraitzen saiatu behar dugu, historia gutaz hitz egingo duena da”.

Ángeles Caso, kazetari eta idazleak, “artearen historia berriro idatzi egin beharko da” liburuetatik ezabatu diren eta ahaztu ditugun emakume guzti hoiek sartuz. “Egiten ari diren ikerketei esker, egin ahalko dugu”.

FIG Bilbao-aren presidentea, Gabriella Locci-ren ustez, emakumeek beti izan dituzte gizonek baino zailtasun gehiago artearen arloan, baina “egun desberdintasuna ez da hain handia”.

Alicia Viadomal, Guiomar, Emakumea eta Arteak Elkartearen presidentea eta Mª José Aranzasti Emakumeak Artea Bisualean, MAV elkartearena, mahaia osatzen zuten, emakumearen papera nabarmentzen bai artearen arloan, bai bizitza sozialean.

Azkenik, Miren Gabantxo-k, EHUko unibertsitate proiekzioaren zuzendaria, Pilar de Zubiaurre bi zentzutan ikustezina izan zela azpimarratu zuen: “emakume izateagatik eta atzerriratu behar izan zuelako”, horregatik, “historiatik desagertu zen”.

“Ikerketa egiten dugunean, lehen mailako informazio iturriak ezin ditugu lortu eta zurrumurrua eta gezurra iraunarazten dira. Hori da Zubiaurre-rekin gertatu dena”, amaitu zuen.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn