Euskal Encounter 23 Mugak hautsiz urtero

Duela aste gutxi Euskal Encounter 23a bukatu zen, gero eta harrigarriagoa den partyaren hogeita hirugarren edizioa alegia. Benetan, zenbait datu aztertzea aski da azken hau egiaztatzeko: 40 GB segundoko konexio simetrikoa (nabiga edo deskargatu eta fitxategiak igoko ditugu abiadura berean), 6.700 parte-hartzaile baino gehiago, partyra ordenagailua ekarri (4.096) eta bisitan etorri diren lagunak zenbatuz, eta mota guztietako jarduera anitz: tailerrak, hitzaldiak eta lehiaketak, erabiltzaile zein jende guztiari zuzendu zirelarik.

Panorámica con logo Euskal Encounter 23

Aurtengo giroa oso ona izan da eta parte-hartzaile zein antolatzaileen iritziz, 23. edizioa erabateko arrakasta izan da; gainera, emakumeen partaidetza handitu dela nabarmendu da. Ohikoa denez jada, sarrerak minutu gutxitan agortu ziren eta 1.500 lagun baino gehiagok itxaron zerrendan izena eman behar izan zuten. Inskripzioak 45 € balio ditu eta ethernet konexioa eta nahi bada, ondoko pabilioian lo egiteko lekua barne dauzka.

Lehen Euskal Encounterra Urretxun egin zen 1994. urtean eta izatez, Euskal Amiga Party Ia deitu zen eta antolatzaileen artean Sabino San Vicente nabarmentzen da, gaur egun ere Euskal Encounterraren buru dena. Baina harrezkero asko aldatu eta hazi da partya; izena eta kokapen desberdinak eduki zituen 2004. urtean BECean gelditu zelarik hamabigarren ediziotik aurrera.

 

Hasieratik partyan lehiaketa desberdinak antolatu dituzte eta hauek ere, erabiltzen ditugun programa, gailu eta kontsolak bezala, eguneratuz joan dira. Bigarren edizioan Fast Graphic 2D edo Disquette jaurtiketa ospatu baziren, aurten Ukitu Fotografikoak, LaburmetraiakFast Android Coding eta CD eta DVD jaurtiketa lehiaketak ospatu dira.

Datorren hiru edizioetan Euskal Encounterra berriz ere haztea aurreikusi da 512 postu gehiago gutxienez sortuko litzatekeelarik.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn