Hyperdesign erakusketa – Elkarrizketak Artearen eta diseinuaren arteko elkarrizketak

“Hyperdesign. Diseinuaren mugak zabaltzen” erakusketaren helburua Hyperdesign kontzeptua ikusgarri egitea da. Horretarako, bederatzi artista eta diseinatzaileren lanak izango ditu abiapuntu; izan ere, lan horiek diziplinen, lengoaien eta teknologien lurralde mugakideetan dabiltza. Aipatutako erakusketa dela eta, hilaren 21ean (asteazkena) artista eta diseinatzaile horietako zenbaitek beren lanaren eta kontzeptu horren inguruko hitzaldi batean hartuko dute parte.

  • Jon e Iker Abad (ABAD)
  • Berni González de Zárate
  • Uxue López
  • Ander Méndez (HOLA)
  • Raquel Meyers
  • Saray Perez Castilla
  • Mabi Revuelta

Data: 2018ko azaroaren 21a
Ordutegia: 16:30-18:00
Lekua: Zabalguneko erakusketa aretoa (Zabalgune plaza 11)
Izen ematea

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn