FANT21 Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

Maiatzaren 15ean, ostirala, FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 21. edizioa bukatu zen. 76 filma eta laburmetrai aurkeztu dira aurten zinemaldiak izan dituen atal guztiak kontuan hartuta, haien artean klasikoak ere zeudelarik Mononoke Printzesa Hayao Miyazaki FANT maisuaren lana bezala. Egitarau osoa eskuragarri dago oraindik online.

Alex Angulo, duela gutxi utzi gaituen beste FANT maisu bati ere omenaldia egin zitzaion “El Día de la Bestia” film ahaztezinarekin.

Alex Angulo - El día de la Bestia

Pelikulez gainezkako 7 egunen ondoren, “In Order of Disappearance” Hans Petter Moland zuzendari norvegiarraren filmak lortu zuen Bilboko Zinemaldi Fantastikoko – Fant 2015eko Film Hoberenaren Saria, eta baita Gidoi Hoberenaren Saria, eta FAS Zineklubak ematen duen Zuzendaritza Berritzaileenaren Sariak ere.

FANTi geurtz arte esango diogu agur, baina unerik onenak bere galerian aurkituko dituzu.