Fun & Serious Game Festival Bideo-jokoaren festibala

25.000 pertsona hurbildu ziren Fun & Serious Game Festibalaren 5. Ediziora, Azkuna Zentroan ospatu zena, azaroaren 26tik abenduaren 1era. Ekitaldia, Bilbao Bizkaia D Week-aren lehenengo edizioaren barruan dago, nazioarteko pertsonaia entzutetsu askok parte hartu dutelarik. AzPlay ere ospatu zen, Bideo-joko Independienteen Nazioarteko VI. Lehiaketa.

Fun Zone-ak pertsona gehien erakarri zituen eta baita VIT Talks-en lehenengo edizioak ere, industriaren hainbat adituk berrikuntza eta kreatibitatearen balioa partekatu zuten bertaratutakoekin, harrera ona edukiz.

Sari banaketa Guggenheim Bilbao Museoan ospatu zen eta Tetris joko ospetsuaren sortzaileak, Alexey Pajitnov-ek, Bizkaia Saria lortu zuen, industria aldaketen arloan egin duen ekarpenagatik eta Tim Schaffer-ek, Monkey Island-en sortzailea, sari berezia lortu zuen.

The Witcher 3: Wild Hunt, urteko jokurik hoberena eta gidoi hoberenaren arloetan Titanium Sariak lortu zituen. James Armstrong-ek, Sony Computer Entertainment Iberia-ko presidenteordea eta zuzendari orokorra, ohore saria hartu zuen, enpresa utzi zuen egunean; xPeke-ek, eSports-eko Espainiako jokalaririk hoberenaren saria hartu zuen eta Arturo Monedero-k, Delirium Estudios-eko sortzailea, Ideia Orijinal Hoberenaren mailan saria lortu zuen, Los Delirios de Von Sottendorff jokuagaitik eta Garapen Hoberari Titanium-a lortu zuen baita ere.

AzPlay

Industria independienteak, AzPlay-ri esker lekua izan zuen, maixu-klase eta mahai-inguru anitzekin.

30 herrialdietatik etorritako 158 lan aurkeztu ziren edizio honetan, antolatzaileek ematen dituzten 5.000 eurotako bost sarietako bat lortzeko nahian.

 

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn