“Funding the Cooperative City” liburuaren aurkezpena Ekonomia Zibikoa eta Espazio Komunitarioen Finantzaketa

“Funding the Cooperative City” liburuak Europako hainbat hiritan gauzatutako hirigintza-garapeneko saiakerak aztertzen ditu. Europan ongizatearen gizartearen ondorengoko trantsizio garaian egonik eta soiltasunak, langabeziak, ondasun errotuko ekintzen finantzaketak eta administrazio publikoek gizarte zerbitzuengandik pixkanaka izandako aldentzeak zehaztutako testuinguruan, liburuak nabarmendu nahi du sare komunitarioek eta autokudeatutako tokiko espazio zibiko, gizarteratzaile eta erresilienteek duten garrantzia.

Tokia eta Ordua: 12:00tik 13:30ra – WikiToki 

Jarduera ingelesez izango da. 

PANELISTEN BIOGRAFIA – SPEAKERRAK


DANIELA PATTI – @Eutropian

Daniela Patti hirigintza-planifikatzailea da, hirigintza-biziberritzean eta ingurumen-plangintzan aditua. Bere ikuspegi partikularra toki kudeaketako gobernu batera eta lankidetzazko plangintzara bideratuta dago. Bere azken ikerketa eta proiektuak honako gaien ingurukoak izan dira: paisaia periurbanoaren zaintza, tokiko elikagai-merkatuen biziberritzea eta hiri garapen komunitariorako eredu ekonomiko berriak. Eutropian erakundearen sortzaile-kidea da, eta doktoretza dauka Hirigintzan, Vienako TUn.

LEVENTE POLYÁK – @Eutropian

Planifikatzailea, ikertzailea eta hirigintza-politikako aholkularia da, eta New Yorkeko, Pariseko eta Budapesteko udal ordezkaritzetan lanean aritu izan da. Aditua da hiri-biziberritzean, kultur garapenean, komunitatearen partaidetzan, tokiko garapen ekonomikoan eta gizarte-berrikuntzan, eta interes berezia dauka dauden baliabideak aprobetxatzen dituzten agertokiak eraikitzen. Eutropian erakundearen sortzaile-kidea da, eta doktoretza dauka Hirigintzan, Budapesteko CEUn.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn