GameGune 2015 Bideo-jokoa nagusi

Gamegune 2015, eSports-en lehiaketa, Euskaltel Konekta Fundazioak antolatuta, Bilbo Bizkaia D Week antolatutako ekitaldien barruan kokatzen da. Azaroaren 20 eta 21ean Guggenheim Bilbao Museoan ospatu da eta “HearthStone: Heroes of Warcraft” lehiaketa interesgarrian oinarrituta, Jacobo Sánchez espainiarrak irabazi zuen.

Munduko 16 jokalaririk hoberenetarikoak parte hartu dute ekitaldi honetan. BEAZ-eko zezendariak, Ainara Basurko, Nerea Lupardo-k, Euskaltel Konekta Fundazioaren zuzendaria, Fundazio honen kidea eta Gamegune-aren antolatzaileak, Sabino San Vicente eta SPRI-aren Berrikuntza eta Teknologia zuzendariak, Aitor Cobanera-k parte hartu zuten inaugurazioan.

Guillem Bellido, Espainiako e-sports aurkezlearen esanetan, “bideo-jokoen munduaren garapena Espainian, abangoardian dauden herrialdeek baino laur urte atzerago dago, eta egoera honek sektorearen profesionalizazioa zailagoa egiten du”.

Partidak, gazteleraz, ingelesez, frantsesez, alemanieraz eta errusieraz eskaini dira. Gainera, bideo-jokoaren pertsonaietan oinarrituriko jantziekin Europako hainbat lekutatik etorritako zortzi profesionalek girotu dute ekitaldia.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn