Gurpileko motorra Kontzeptu aldaketa

EUNICE proiektu europarraren esparruan, AIC-Automotive Intelligence Center-ek eta TECNALIAk, Gurpileko Motorra izeneko teknologia garatu dute, ibilgailu elektrikoen arloan emandako azken berrikuntza.

Teknologia honek motor elektrikoen gaitasuna ahalik eta gehien aprobetxatzeko, barne-leku handiagoa lortzeko, zein gidatzea errazteko ere garatu da eta gurpil bakoitzaren kontrola handitzen duenez, segurtasuna hobetzen du.

Gurpilero motorrari esker, fabrikatzaileek ibilgailuak diseinatzeko askatasun handia lortuko dute, egungo kontzeptua berdiseinatzeko aukera emango baitie.

Bestalde, oso funtzionamendu eraginkorra izango du, zero emisioekin, 4 urtetan zehar EUNICE proiektuan batera lan egin duten 13 kideen lanari esker. Horrela, mugikortasunaren arloan aurrerapen handia lortu da, etorkizuneko gizarte jasangarria garatzeko.