Ideiak Pil-Pilean – Workshopa Industria sortzaileak eta gastronomia: sorkuntza-lankidetzako esperientzia inspiratzaile bat

2 erronkak irtenbidea behar dute. Yandiola jatetxeko Ricardo Pérez sukaldari ospetsuak proposamen sortzaile berriak ezagutu nahi ditu, eta Itsasmendi upategi aparta ideia berritzaileak eta horiek gauzatuko dituen talentua bilatzen ari da.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

Ideiak Pil-pilean gastronomiaren eta elikaduraren munduko bi erreferentzia handi horiekin batera lankidetzan aritzeko bidea da. Hauxe da aukera, horiekin batera elkarreragiteko, ideiak elkarrekin sortzeko eta lankidetzarako esparru berria irekitzeko.

Diziplina artean elkarreragiteko aukera berriak sortu eta iradokitzeko xedea duen networking esperientzia honetan parte har ezazu.

Eguna, ordua eta lekua: Azaroaren 17an – 10.30etatik – 12.00etara – Azkuna Zentroa

BIOGRAFIAK


Garikoitz Rios Urbaneta, Itsasmendi upategiak

Lanbidez, nekazaritzako ingeniari teknikoa da, eta Itsasmendi upategien zuzendari teknikoa izan da 1989tik gaur egunera arte. 1993an, Itsasmendi upategien bazkide sortzaile eta gerente bihurtu zen. 2001etik 2005era, Bizkaiko Txakolina Jatorri Izendapenaren Batzorde Arautzaileko kidea izan zen. Garikoitzek hainbat ikerketa-proiektutan hartu izan du parte ardogintzaren alorrean; Itsasmendin gauzatzen duen jardunaz gain, formakuntza ikastaroak ere ematen ditu 2006. urtetik.

Ricardo Pérez Martín, Yandiola Taldea

Sukaldari gisa egindako ibilbidea “Aterpe Alai” euskal zentroan hasi zuen, Kanaria Handian. Ondoren, zenbait jatetxe ospetsutan egin zuen lan: Lasarteko Martin Berasategi, Biarritzeko Café de Paris, Ferrá Adriáren El Bulli eta NH Villa de Bilbao hotela (azken horretan, sukaldariburu). 2000. urtean, bere kasa hasi zen Campo Volantin pasealekuko Yandiola jatetxean, eta 2010. urtean Azkuna Zentroko jatetxeak kudeatzen dituen Yandiola Taldearen sustatzaile eta administratzaile gisa hasi zen.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn