Industries & Design 2015 Materialen berrikuntza

Joan den azaroaren 24an, Industries & Design jardunaldiaren 3. edizioa ospatu zen Azkuna Zentroan. Ekitaldi honek BiDC-k antolatuta, Material ConneXion enpresarekin lankidetzan eta Bilbo Bizkaia D Week-aren barruan, diseinuaren eta materialen arloan berrikuntzaren inguruan jardun du.

Bilbao Ekintzako zuzendariak, Nora Sarasolak, jardunaldiari hasiera eman zion, sektorearen nazioarteko zenbait adituk, materialek produktuen diseinuan trakzio-elementu gisa duten eraginaren inguruko esperientzia azaltzeaz gain, materialek dituzten hainbat aplikazioen inguruan ere aritu ziren, haien eragina egungo sormen, produkzio eta kontsumo moduen inguruan azpimarratuz.

Michele Caniato-k, Material ConneXion enpresaren Presidenteak, “Berrikuntza eta materialak teknologia enpresa teknologikoetan” hitzaldian, hainbat enpresen adibideak eskaini zituen, materialen berrikuntzaren bidez, etekinak nola lortu azaldu zuelarik. “Berrikuntzaren erantzuleak gara, era desberdinean pentsatu behar dugu, natura behatu eta honek eskaintzen digunaz ohartu. Arriskatu behar dugu”.

Materialen berrikuntzaren arloan “aukera anitz daude”, “material desberdinak erabili behar dira produktu hobea lortzeko”. “Arkitekto bat beti azoka berdinetara badoa elementuen bila, oker dabil, sektore desberdinetan laguntza bilatu beharko luke”. Hori da bide zuzena.

Material ConneXion-en CEO-ak, Emilio Genovesi-k, “Berrikuntza, materialak eta sormena: italiar diseinuaren esperientzia”-ri buruz hitz egin zuen.

Apple enpresa amerikarraren kasuaren bidez, Genovesik, herrialde horretan diseinua produktu berri bat desberdintzeko nola erabiltzen den azaldu zuen. Bestalde, italiar kasuan, Olivetti, Swatch edo Alessi enpresetan bezala, diseinua existitzen ez den zerbait sortzeko erabiltzen da.

Eredu hori, “diseinugile eta enpresaren arteko etengabeko elkarrizketa batean oinarritzen da, produktuaren estrategian elkarrekin lan egiten dute”.

Egungo merkatu zail eta lehiatsuan, bezeroaren leialtasuna markengan gero eta txikiagoa denez, Genovesik berrikuntza azpimarratu zuen lehiatzeko abantaila bakar gisa: “ideia berriak erabili eta balio neurgarri batean bihurtu ingurune zehatz batean”.

Giulio Ceppi-k, Arkitektoa, Diseinugilea eta Politecnico di Milano-ko irakaslea, “Berrikuntzaren estetika: materialak eta soft ezaugarriak” hitzaldia eskaini zuen. Honetan, diseinugilea industriaren barruan “bufoia” dela adierazi zuen.

“Arkitektura, diseinua, komunikazioa,… gauzak aldatzeko tresnak dira, ez helburuak”. Horrela, diseinua “gertatzen diren aldaketen bidea prestatu behar duen elementua izan behar da, negozioaren eta bere aldaketen gertu egon behar da”.

Jardunaldira etorritakoek, Material ConneXion Italia eta Bilboko presidentea, Rodrigo Rodriquez entzuteko aukera izan zuten. Cassina enpresaren historia azaldu zuen, italiar altzariaren sektorearen enpresarik garrantzitsuena.

Rodriquez-en aburuz, diseinua “diseinugile eta industriaren arteko ezkontzaren emaitza da”. “Egun, industriak ideia berritzaileen menpe egon beharko litzateke”. Produkzioaren prozesuaren barnean, komunikazioa eta publizitateak eginkizun garrantzitsua dute, izan ere, komunikazio horrek ideia berritzailerekin bat egin behar du, diseinugilearen pentsamendua transmititzen gai izateko”.

Cassina-ko zenbait produktuen adibideen bidez, markaren erronka azaldu zuen. Enpresa hau historikoa da sektore honetan, poliuretano, plexiglas edo lurra bezalako materialak era berritzaile batean erabili dituelako.

Amaitzeko, Oikos Salmenta Zuzendari Orokorrak, Roberto Lugaresi-k, “Kolorea eta langaia arkitektura iraunkorrerako”-ri buruz hitz egin zuen.

Oikos enpresan, nahitaezko baldintza “ez kutsatzea” izan da beti. “Berrerabiltzea” lehentasunik handiena da, izan ere, hondakin guztiak (ura, materia bizigabeak, eta abar.) produkzio sisteman sartzen dituzte berriro.

Lugaresi-ren hitzetan, berrerabiltzea “toki, eraikin eta gauzei bizi berri bat ematea da, kolorea eta materiaren zentzua erabiliz”. “Kolorea, materia eta argia”, horrela, Oikos-en ikertu dituzten elementuak dira, akabera 7 talde sortzeko: Absortzioak, Korrosioak, Bibrazioak, Estratifikazioak, Bilbeak eta Gardentasunak.

Filosofia hau “pausu estrategiko garrantzitsua izan zen, arkitektura eta diseinuaren arteko zeharkako-bidea sortzeko”. “Proiektuaren berezitasuna ulertzeko gai den materia bat sortzea da erronka”.

BEAZ-eko zuzendariak, Ainara Basurkok, ekitaldiari amaiera eman zion, hitzaldien laburpen txikia eginez. Beste aldetik, “materialen berrikuntza eta diseinua apostu estrategikoa” zela azpimarratu zuen.

Basurkok, era berean, sormen industriak sustatzeko BiDCk erakusten duen instituzioen arteko lankidetzaren aldeko apustua nabarmendu zuen, “lankidetzan eta berrikuntzan oinarrituta”. “BiDCtik sormen industriak laguntzen ditugu maila guztietan: gure mugen barruan eta kanpoan”, amaitu zuen.


Michele Caniato, Material ConneXion enpresaren presidentea

“Materialen berrikuntza produktu erronkaren oinarria da”

Industries & Design 2015 - Michele CaniatoMichele Caniato Material ConneXion eta Culture + Commerce enpresen presidentea da. Bi enpresa hauen parte izan da hasieratik, emankorrak izan dezaten eta SANDOW enpresapean sendotzeko.

BiDC: Zein neurritan da garrantzitsua berrikuntza materialen arloan? eta zelako eragina du ekoizteko eta kontsumitzeko moduan?

MC: Nahitaezko garrantzia du, berrikuntza edozein produkturen gakoa da.

MC: Berrikuntza, material bat erabilerari buruz edo produktuaren birziklatzeari buruz izan daiteke, hau da, produktuaren bigarren bizitzari buruz. Materialen berrikuntza produktu baten erronkaren oinarria da.

MC: Arlo honetako berrikuntzari buruz pentsatzen ez duen enpresa batek, ez du biziraungo, mundua oso lehiakorra baita.

BiDC: Zeintzuk dira material berriek eskaintzen dieten aukerak bizkaiko enpresei?

MC: Bizkaiko enpresa anitz ezagutzen ditut, produktu oso deberdinak egiten dituzten enpresekin izan ditut bilera asko. Gehienek, beste enpresentzat eta beste produktuentzat ekoizten dute, baina bezeroarentzat diren produktuak egiten dutenak gutxi dira.

MC: Gurekin ezin duela lan egin esaten duen bizkaiko enpresaren bat ez dut inoiz ezagutu, eskaini ditzakegun material berriei buruzko jakin-mina dutelako. Horregatik guztiagatik Bilbon egotea zoriontsu egiten nau.

BiDC: Zeintzuk dira sektorearen erronkarik garrantzitsuenak?

MC: Lehenengo eta behin, ekoizpen azkar eta merkea egiteko gai izan behar gara. Merkatua oso azkar mugitzen da, hau dela eta enpresek malguak izan behar dira. Malgutasuna hitz gakoa da, zeren bezeroak ez du nahi produktu baten zain egon 12 astetan zehar, 12 ordu itxaron nahi ditu. Horrek esan nahi du enpresek azkar ekoizteko gai izan behar direla eta, era berdinean, merkatuak eskatzen duenaren aurrean erantzuteko gai izan behar direla.

MC: Produktuak norberaren neurrira egiteko aukera ematea ere nahitaezkoa da. Oso garrantzitsua da.

MC: Iraunkortasuna ere oso inportantea da, erronka ukaezina da.


Rodrigo Rodriquez, Material ConneXion Italia eta Bilboko presidentea

“Cassina-ren arrakasta diseinua lehiatzeko abantaila gisa ulertzea izan zen”

Industries & Design 2015 - Rodrigo RodriquezRodrigo Rodriquez-ek enpresa eta diseinuaren arloan bide luzea du. Bere aitaginarreba, Cesare Cassina, Made in Italy modua hoberen erakusten duen altzairu-enpresaren fundatzailea. Rodriquez, diseinua sustatzen dituzten erakunde askoren kide da eta Material ConneXion Italia eta Bilbo-ren presidentea da.

BiDC: Hasieran enpresa txiki eta familiarra zen Casinna…

RR: Cassina enpresa familiarraren eta ekintzailetasunaren adibide ona da. Baita ekoizleekiko lotura enpatikoan oinarrituriko negozioaren adibidea ere.

BiDC: Nola konturatu zineten diseinua enpresaren hazkundean eta nazioarterakotzan oinarrizkoa zela?

RR: Nire aitaginarreba ez zen oso pertsona jantzia, baina diseinugileen hizkuntza ulertzen zuen; gainera, hizkuntza desberdinak zituzten sortzaileekin lan egiteko ardura izan zuen. Horrek  enpresa munduan zehar arrakastatsua izatearen bidean lagundu zuen.

RR: Cassina-rekin lan egin zuen lehenengo diseinugilea, bidaiarien itsasontzien barne diseinuan lan egiten zuen eta produktuen kalitatearekin konpromesu handia zuen, gu bezala. Gero, beste askorekin lan egin dugu, baina Gio Ponti eta Superleggera aulkiaren erronka izan ziren gehien markatu gintuena, diseinua gure lehiatzeko abantaila zela ulertarazi gintuelako.


Roberto Lugaresi, Oikos Salmenta Zuzendari Orokorra

“Industria eta artisautza ezin dira bata bestea gabe bizi”

Industries & Design 2015 - Roberto LugaresiRoberto Lugaresi-k, Oikos Salmenta Zuzendari Orokorra, edukitza kulturalen sustapenean lan egin du Udalekin batera, “Kolorea, materia eta arkitekturaren berritze eta iraunkortasunaren” aditua eta AEB, Hegoamerika eta Poloniako merkatuen aditua, munduko joeren ikuspuntu ona eskaintzen dio.

BiDC: Egun, produktuen desberdintasuna enpresentzat oinarrizkoa da, nola lortu daiteke ekoizpena eta artisautza bateratuz, kolorea erabiliz…?

RL: Oikos-en filosofia italiar dekorazio-ohitura, ikerketa eta tekonologiaren garapenerakin batzea izan da. Gainera, ekoizten dugun guztia ingurumena, langileen osasuna eta gure produktuak erabiltzen duten osasuna errespetatu behar ditu.

RL: Desberdintzea posible da materiaren zentzuari balio handia ematen badiogu. Hori izan da gure bidea, kolorea, materia eta argia nola erantzuten duten baloratzea, izan ere, lehengo biak ez dira existitzen argia barik. Hori da hautatu dugun bidea desberdintzeko.

RL: Artisautzaren berreskuratzea ez da berria diseinuaren historian, italiar diseinuan ezta ere, zergatik uste duzu ekoizpen eta kulturaren arteko harreman egokiaren bilaera horri lehentasuna ematen zaiola?

RL: Gure iritziz, ez da gaurko gaia. Beti sinetsi egin dugu harreman horretan.

RL: Oikos hasi zenean, disolbatzaile gabeko produktuei buruz hitz egitea arkitekturaren munduan zail samar izan zen, jakin-mina zegoen arren, disolbatzailea zerbitzu hobeko teknologia zela pentsatzen zen.

RL: Denbora pasa ahala, disolbente gabeko produktuen zerbitzu teknikoak, ingurumenari eta pertsonei kalte egiten dioten produktuenak baino txikiagoak ez direla frogatu da.

RL: Azken teknologietan eta ikerketan inbertitzea da gakoa. Guk birziklatzeko instalazioa dugu, non gure hondakin guztiak berrerabiltzen ditugun.

RL: Norberaren filosofian sinestea da garrantzitsuena. Oikos-en sekretua epe luzeko ikuspuntua izatea da. Egun, iraunkortasunari buruz hitz egitea ez da arraroa, moda bat izan daiteke, alegia, baina gu oso harro gaude filosofia hau mantentzeaz.

BiDC: Enpresa berritzailea zareten arren, artisautzarekin zerikusia mantentzen duzue? zelako garrantzia du?

RL: Gure harremana artisautzarekin gure enpresaren akaberetan ikus daiteke. Dekoratzaileak gure materiala nola erabiltzen eta baloratzen duen moduan ere bai.

RL: Oikos-ek nazioarteko hezkuntza programa du dekoratzaileak teknikoki hezitzeko. Gure kasuan, industria eta artisautza ezin dira existitu bata bestea gabe.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn