Industries & Design 2016 Ekonomia berrian gidari

euskera castellano inglés

Bilbao Bizkaia D Week 2016ren barruan, BiDCk Industries & Design jardunaldiaren hirugarren edizioa antolatu du eta, Ekonomia berrian gidari lelopean, aurrekoetan bezala enpresen eta diseinuaren arteko harremana sakondu nahi du, sektorean jakin-min handiena pizten duten joerak aintzat hartuz.

Oraingo honetan bileraren gai nagusiak Design Driven Innovation kontzeptua eta inbertsio jasangarria dira, eta horiek jorratzeko nazioarteko diseinugintzako profesional handi biren -John Thackara eta Roberto Verganti- eta beren sektoreetan erreferenteak diren Bizkaiko hiru enpresaren laguntza izango dugu.

Aipatutako diseinugileen hitzaldien bitartez eta bertoko hiru enpresen esperientziaren bidez, industria-diseinua nola bilakatzen den ikusiko dugu, beti bere sustraiari atxikiz: lehiakortasuna hobetzeko bere jakintza eman eta enpresen berrikuntza bultzatu.

Jardunaldiari amaiera emateko mahai-inguru bat eta jendeak ere parte hartzeko aukera eduki dezan eztabaida izango dira.

Data: 2016ko azaroak 28 · Lekua: D zone  Azkuna Zentroa


EGITARAUA

15:30-16:00 Akreditazioak

16:00-16:10 Jardunaldiaren hasiera

16:10-16:30 “Diseinuak eraldatzeko duen ahalmena”Benicio Aguerrea, Euskadiko Diseinugileen Elkarteko koordinatzailea Nazioarteko ikuspegiak

16:30-17:10 “Diseinua, esanahiaren berrikuntza”Roberto Verganti, Milnago Politeknikoko Berrikuntza eta Lidergo irakaslea

17:10-17:50 “Diseinuan egiten den inbertsioa balioztatzea” – John Thackara, Londreseko Royal College of Arts-eko Diseinu eta berrikuntza aditua

Bertoko esperientziak

17:50-18:10 MAIER S.COOP. – Ibon Miranda, I+G+b zuzendaria

18:10-18:30 BURDINOLA – Ana de la Riva, I+G+b zuzendaria Mahaingurua “Diseinua eta fabrikazio aurreratua”

18:30-18:40 Sarrera – Violeta Costa, SISTEPLANTeko Marketin eta Komunikazio zuzendari korporatiboa

18:40-19:00 Hizlarien (Roberto Verganti, John Thackara, Ibon Miranda eta Ana de la Riva) eta Brigitte Sauvage, ADN DESIGNeko bazkide-diseinugilearen parte-hartzea

19:00 Jardunaldiaren amaiera eta networkinga


Izen ematea


HIZLARIAK

Roberto Vergantir-verganti

Roberto Verganti Lidergo eta Berrikuntza irakaslea da Milango Politeknikoan eta MaDe In Lab zuzentzen du, MAnagement of DEsign and INnovation laborategia. Irakasle gonbidatua izan da Harvard Business School-en eta Copenhagen Business School-en eta Milango Politeknikoko School of Doctoral Programs eta Alta Scuola Politecnica-ren sortzailea izan da. Europako Batzordeko European Design Leadership Board-eko kidea da. “Design-Driven Innovation: Changing the Rules of Competition by Radically Innovating what Things Mean” liburuaren egilea, 150 artikulu baino gehiago argitaratu ditu.


John Thackaraj-thackara

John Thackara idazlea, hizlaria, diseinu-kritikaria eta ekitaldi-ekoizlea da. “In the bubble: designing in a complex world” liburua eta beste hamahiru argitaratu ditu. Munduan oso irakurria den bloga idazten du: Doors of Perception, berreskuratze-ekonomia baten diseinuari buruz. Gune horren sortzaile eta zuzendari legez, John Thackarak jaialdiak antolatzen ditu mundu osoan, hiri-eskualde eskalan, komunitateek etorkizun jasangarria irudikatu eta gauzatzeko neurri praktikoak hartu ahal ditzaten.

Izen ematea