Industries & Design 2017 – Hitzaldiak Egitaraua

Industries & Design jardunaldiaren aurtengo edizioak Service Design-ean jarri nahi du arreta. Diziplina horrek enpresen lehiakortasunean eta berrikuntza-gaitasunean lagundu dezake modu esanguratsuan, kontuan hartuta gaur egun ez dela nahikoa produktu bat saltzea; aitzitik, produktuari berari eta markari lotutako zerbitzuak eskaini behar dira.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

EGITARAUA


15:30 – 16:00 – Akreditazioak.

16:00 – 16:15 – Jardunaldia irekitzea.

16.15 – 17.15 – Aurkezpenak I

  • Anna Meroni, Politécnico di Milano, Zerbitzuen diseinuaren oinarriak eta funtsak.
  • Pamela Mead, Strategic Design Consultant, Diseinuaren etorkizuna: optimista baten ikuspegia
  • Jeanine Kierkels, Philips Healthcare, Estrategia eta zerbitzuen diseinua, osasun-arretan

17.15 – 17.40 – Elkarreragina: galderak.

17.40 – 18.40 – Aurkezpenak II

  • Jaime Moreno, Mormedi, Produktuaren diseinutik zerbitzuen diseinura.
  • Asier Pérez, Dowayo, Landa-ikerketa, zerbitzuen diseinurako
  • Jon Fernández, Orbea, Orbea kasua: enpresaren eraldaketa, erabiltzailearen bitartez.

18.40 – 19.00 – Elkarreragina: galderak.

19.00 – 20.00 – Itxiera + Networkinga

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

BIOGRAFIAK


ANNA MERONI – Diseinuko irakasle elkartua da, Milango Unibertsitateko Politeknikoan.
Estrategia eta zerbitzuen diseinua, gizarte-berrikuntza.

Anna Meroni irakaslea da, Milango Politeknikoko Diseinu Industrialaren, Arteen, Komunikazioaren eta Modaren Sailean. Zerbitzuen diseinuaren inguruan ikertzen du, gizarte-berrikuntzaren ikuspegi estrategikotik abiatuta, arreta berezia jarriz komunitatean oinarritutako diseinuan. Bere ikerketa-esparru nagusiak elikagai-sistemak eta etxebizitzako berrikuntza dira, bizimodu iraunkorrak sustatzeko xedez.

PAMELA MEAD – Estrategia eta zerbitzuen diseinuko aholkularia.
Diseinuaren etorkizuna: optimista baten ikuspegia

Pamela Mead estrategia eta zerbitzuen diseinuko aholkularia da, eta gaur egun Berlinetik kanpo egiten du lan. Azken 15 urteetan, diseinuko lantaldeak eta praktikak sortzen aritu izan da, askotariko enpresatan: Palm, Yahoo!, Intuit eta Telefonica enpresetan eta, orain dela gutxi, HERE Technologies enpresan. Bere lanaren ardatza teknologia sortu berriekin aritzea izan da, jendearen bizitzan eragin positiboa duten produktu eta zerbitzu esanguratsuak sortzeko xedearekin. Bere lehentasuna jendearen arazoei irtenbidea topatzea da, sinpletasuna, eraginkortasuna eta osotasuna ezaugarri duten bitartekoak erabilita.

JEANINE KIERKELS – Philips enpresako zuzendari sortzailea eta ikerketa-aholkularia.
Estrategia eta zerbitzuen diseinua, osasun-arretan

Philips osasunaren eta ongizatearen esparruko enpresa bat da, eta pertsonen bizimodua hobetzea du xede, berrikuntza adierazgarrien bitartez. Philipsek teknologia eta diseinua uztartzen ditu, pertsonentzako irtenbideak topatzeko, bezeroen ezagutza sakonean oinarrituta. Diseinua enpresaren ardatz nagusietako bat da; izan ere, jendeak enpresaren marka, produktuak eta zerbitzuak esperimentatzeko duen moduaren ardura dauka. Jeanine estrategia-diseinuaren aholkulari gisa aritzen da Philips enpresan, eta osasun-arretaren esparruan mundu osoko enpresentzat egiten du lan, gaixoen esperientziak hobetzeko eta lanaren jarioa eta horren errendimendua optimizatzeko helburuarekin.

JAIME MORENO – Mormediko Chairman eta CEO. Diseinuko Sari Nazionala (2015).
Zerbitzuen diseinuaren, diseinu industrialaren eta esperientzia digitalen berrikuntza.

Nazioarteko ibilbide luzearen ondoren, Jaimek bere konpainia sortu zuen: Mormendi, diseinuko nazioarteko aholkularitza-enpresa. Bezeroaren esperientziaren bidez, berrikuntza eragiten du, hurbilpen estrategikoa eginez, zerbitzuen diseinua, diseinu industriala eta esperientzia digitalak eskainita. Jaimek Mormendiren zuzendaritzan izandako ibilbide profesionalak aintzatespen handia jaso du nazioartean, eta diseinuko hainbat sari garrantzitsu eskuratu ditu.

ASIER PÉREZ – Ikerketa eta sorkuntzako zuzendaria Dowayo Service Design enpresan, eta “This is Service Design Thinking” liburuaren egilekidea.
Landa-ikerketa, zerbitzuak diseinatzeko.

Zerbitzu diseinatzailea eta ikuspegi estrategikoen exekutiboa da, berrikuntza estrategikoan, zerbitzuen diseinuan eta esperientzietan espezializatua. Asier eskarmentu handiko estratega da, eta laguntza ematen die enpresei, negozio-aukera berriak sortzeko, berrikuntzako prozesu argi eta zehatzean oinarrituta. Gaur egun, nazioarteko proiektuetan parte hartzen ari da Europan, Hego Amerikan eta Asian, askotariko alorretan.

JON FERNÁNDEZ – Zuzendari kudeatzailea, Orbea S.Coop. enpresan.
Estrategia eta produktuen diseinua.

Enpresan 20 urtetik gorako esperientzia lortu ondoren, Orbeako zuzendari kudeatzailea izendatu zuten 2011n. Orbea tokiko kooperatiba anitza da, 175 urtetik gorako historiarekin, eta kalitate eta lehia handiko bizikleten fabrikatzaile handietako bat da munduan. Gaur egun, Orbean apustua egiten dute kustomizazio gorenaren, bizikleta eta esperientzia bakoitzaren pertsonalizazioaren eta hiri-mugikortasunaren alde.

ANTOLATZAILE-KIDEAK


Asociación de Diseñadores de Euskadi – Euskadiko Diseinugileen Elkartea (EIDE) izeneko elkarte profesionalak Euskadiko eta Nafarroako diseinatzaileak –industria/produktua, grafikoa/digitala, espazioak, zerbitzuak…– bildu eta ordezkatzen ditu 1986. urteaz geroztik –.

 

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn