Industries & Design 2018 Berrikuntzarako lurralde berriak

Egitaraua

09:30-10:00: Harrera bertaratutakoei

10:00-10:05: Suite for a generative art dream: Preludio-Fantasía

10:05-10:15: Jardunaldiaren hasiera

10:15-10:30: I&D18-ren testuingurua. Roberto Gómez de la Iglesia, c2+i-ko aholkulari-zuzendaria

10:30-11:15: Erakundeetako esku hartze artistikoen emaitzen ebidentziak. Ariane Berthoin, WZB Berlin-eko ikertzailea.

11:15-11:30: Ez dago mugarik. Sortzeko talentuaren eragina. Jon Astorquiza, ElektrARTeko fundatzailea eta CEOa

11:30-12:00: Coffee break

12:00-12:45: Kudeaketa aldatu industria aldatzeko. (Sandra Boer, Art Partner-eko fundatzailea

12:45-13:00: Brandinga birpentsatzetik produktua berritzera. Oscar García, Obe Hettich Euskadiko nazioarteko berrikuntza zuzendaria

13:00-13:30: Mahai-ingurua. Moderatzailea: Roberto Gómez de la Iglesia

Hizlariak

Roberto Gómez de la Iglesia

Ekonomialaria eta Kultura kudeatzailea Conexiones Improbables izeneko plataformako Kultura, Sormen eta Berrikuntza zuzendaria da. Sormen-ekonomian nahiz sormen-sektoreen eta beste jarduera-sektore batzuen arteko erlazioetan aditua da. Gauzak horrela, ehunka kultura- eta berrikuntza-proiektu zuzendu ditu. Espainia eta Latinoamerikako hainbat unibertsitatetako irakaslea da, baita nazioarteko erakunde ugarik gonbidatutako hizlaria ere. Kultura-kudeaketari, komunikazioari eta berrikuntzari buruzko hainbat erreferentziazko liburu idatzi ditu. Gaur egun, Karraskan elkarte profesionaleko presidentea da, Euskadiko sormen-esperientzien sarea osatzen duena.

Ariane Berthoin Antal

Berlingo (Alemania) WZB Ikerkuntza Institutuko ikerlari eta Nantesko Unibertsitateko (Frantzia) irakasle da; horrez gain, enpresa-ingurunean sormen-eragileek sortzen duten inpaktuaren azterlanean espezializatuta dago. Artistic Interventions in Organisations liburuaren egilekide da, baita sormen-eragileen eta enpresa-munduaren arteko erlazioari buruzko txosten eta azterlan ugariren egile ere. Lan-metodologia horien bitartez hainbat testuingurutan lortzen diren emaitzak azalduko ditu.

Jon Astorquiza

Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean eta, 2008. urtetik, bi lan uztartzen ditu: software ingeniaritzako Marketin eta Komunikazio Zuzendaritza, eta “Technarte: Arte eta Teknologiaren Nazioarteko Hitzaldien” zuzendaritza. Horrez gain, egoitza artistikoak diseinatu ditu inguru zientifikoetan, hala nola Antartikan. 2018. urtean, ElektrART sortu zuen, diziplinarteko artista digitalek sortutako sormen-estudioa, arte eta teknologiari buruzko hibridazio-proiektuak diseinatzen dituena.

Sandra Boer

Antropologian graduatu zen 1996. urtean, eta 2004ra arte Herbehereetako aholkularitza-enpresa handientzat egin zuen lan Sandrak, komunikazioetako aholkulari gisa. Ondoren, bere negozio propioa sortu zuen. 2008an, Art Partner sortu zuen Robert Tordoirekin batera. Ordutik, 40 artista eta 40 konpainia baino gehiagorekin egin dute lan, 200 baino gehiago esku-hartze artistikotan. Euren helburua sormenaren boterea eta jendeari bideratutako pentsaera ahalik eta konpainia gehienei azaltzea da. Izan ere, horretan datza gure balio erantsia. 2008az geroztik.

Oscar García

Industria-ingeniari teknikoa da eta International Executive Master Program in Intrapreneurship and Open Innovation izeneko masterra egin zuen Mondragon Unibertsitatean. 2008az geroztik, Berrikuntzako zuzendari gisa dabil Obe Hettich-en; hala, I+G+b esparruan ezarritako helburuak lortzeko politikak eta estrategiak garatzen ditu. Aurretik, Obe Hettich-eko Ekoizpen zuzendariondoko gisa eta Pasaban SA-ko ekoizpen-ekipoak abian jartzeko arduradun gisa aritu da 6 urte baino gehiagoan.

Izena eman

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn