Industries & Design Diseinu eta Materialen Berrikuntza

euskara gaztelera ingelesa

BiDCk Industries & Design jardunaldiaren beste edizio bat antolatu du azaroaren 24an. Aurtengo gai nagusia diseinu eta materialen berrikuntza izango da. Hauek dituzten aplikazio ugariak eta sortzeko, ekoizteko eta kontsumitzeko eretan duten eragina dira zenbait adituk bilera honetan jorratuko dituzten gaietariko batzuk.

Jardunaldiak, produktuen diseinuan bereizgarri legez materialen aplikazioan adituak diren nazioarteko espezialisten esperientzia erakusteaz gain, Italiako diseinu eta materialez hitz egiterakoan erreferentzia diren bi enpresa ezagutzeko aukera emango du: Cassina eta Oikos.

Data: 2015eko Azaroaren 24a · Lekua: Azkuna Zentroko Jarduera Osagarrien Eraikina 2


EGITARAUA

16:00 – 19:30: Industries & Design
16:00 – 16:30: Izenak egiaztatzea
16:30 – 16:45: Ekitaldiaren aurkezpena
16:45 – 17:10: Berrikuntza eta materialak teknologia enpresa eragileetan – Michele Caniato – Material ConneXioneko Presidentea
17:10 – 17:35: Berrikuntza, materialak eta sormena: italiar diseinuaren esperientzia – Emilio Genovesi – Material ConneXion Italiako CEOa
17:35 – 18:00: Berrikuntzaren estetika: materialak eta soft ezaugarriak – Giulio Ceppi arkitektoa, diseinugilea eta Politecnico di Milano-ko irakaslea
18:00 – 18:25: Cassina-ren historia, italiar diseinuaren maisu-lanak – Rodrigo Rodriquez, Material ConneXion Italiako presidentea, Material Connexion Bilboko presidentea eta Fedrerlegno Arredo-ko presidente ohia
18:25 – 18:50: Oikos, kolorea eta langaia arkitektura iraunkorrerako, Roberto Lugaresi – Oikos Salmenta Zuzendari Orokorra
18:50 – 19:15: Galderen txanda
19:15 – 19:30: Amaiera

Izen-ematea


HITZALDIA

Berrikuntza eta materialak teknologia enpresa eragileetan

Michele Caniatok diseinu eta materialen berrikuntzari buruzko ikuspegia ematen digu, beren berrikuntza-estrategia baliabide biotan oinarritu duten merkatuko enpresa liderren kasuak aztertuz.

Bere txostenean azaltzen duenez diseinu eta material egokiak aukeratzeak zuzeneko inpaktua eduki dezake baltzu baten emaitzen kontuan eta joera berria sortu.

Michele Caniato arkitekto eta diseinugilea Material ConneXion eta Culture + Commerce enpresetako presidentea da.

Diseinu ona kalitatezko negozio bihurtzeko gaitasunak aukera eman dio hainbat diseinugile eta enpresarekin lan egiteko: Fred Segal, Philippe Starck, Target, Yves Behar, Sami Hayek, Kravitz Design, Lualdi, Molteni, SBE…

Bere azken erronketako bat Material ConneXion mundu osoan zabaltzea izan da, liburutegiak New York, Bangkok, Bilbo, Daegu, Milan, Skövde eta Tokion zabalduz.


Berrikuntza, materialak eta sormena: italiar diseinuaren esperientzia

Materialak erabili eta goreneko adierazpide fisiko eta estetikora eramateko gaitasuna Italiako diseinu, arkitektura eta enpresen arrakastaren gakoetako bat da. Emilio Genovesik bere hausnarketa eta benetako adibideen bitartez enpresa egiteko eta proiektuen garapena egiteko ikuspegi original eta estrategikoa erakusten digu.

Diseinu estrategiko, arkitektura, moda eta berrikuntza irekian aditua, bereziki irakaskuntzarekin, oro har, eta berariaz unibertsitate ondoko trebakuntzarekin lotutako gaiak interesatzen zaizkio.

Haren lanaren ardatza kultura arloko unibertsitate eta enpresen kudeaketa, nazioarteko hezkuntza proiektuen zuzendaritza eta ikerkuntzarako nazioarteko sareak, batez ere Europa eta Ekialde Urrunaren artean, sortzea izan da.


Berrikuntzaren estetika: materialak eta soft ezaugarriak

Materialen nolakotasuna diseinatzeko eta aplikatzeko arlo berriak ezartzeko aktiboki aztertu eta kudeatu behar dira ezaugarri teknikoen eta alderdi estetikoen arteko oreka.

Produktuen diseinuak aintzat hartu behar ditu zehaztapenak negozioaren ikuspegitik, parametro sentsorialak eta kultura aukerak. Soilik ikuspegi anitz hau kontuan hartuz gara daiteke erabiltzaileei esperientzia sentsoriala eskainiko dien kalitate berriko produkturik.

Zenbait hamarkadatako esperientziaren ostean materialek gure oharmenean nabarmenki eragin dezaketela azter eta erakuts dezakegu, eta gure errealitate artifiziala birdefinitzeko tresnarik onenetakoak dira.

Giulio Ceppi arkitektoa, diseinugilea eta Politecnico di Milano-ko irakaslea da. Haren jarduera nagusia diseinu sentsoriala eta teknologia eta material berrien garapena da.


Cassina-ren historia, italiar diseinuaren maisu-lanak

Cassina erreferentziako enpresa da Italiako altzarien sektorean, diseinuak bere estrategian beti izan duen garrantziarengatik eta bere joera berritzailearengatik; esate baterako 60ko hamarkadan sofak ekoizteko era eraldatu zuen poliuretanozko bitsa asmatu zuen.

Materialen azterketa; ehun, larru eta zuren katalogo zabala; eta xehetasunei arreta ematea dira enpresa honen ezaugarria. Gaur egun amerikar talde handi baten barruan dago baina gaur egun ere munduan Italiako diseinuaren liderra da.

Bere lanbide-hasieratik diseinugintzan diharduen Rodrigo Rodriquez-ek honako karguak ditu: Forza Projects Ltd, design contract furniture-ko presidentea; Material ConneXion Italia Srl-ko presidentea; Material ConneXion Bilboko presidentea; Antares Iluminación S.A., FLOS Group-eko zuzendaritza kontseiluko kidea; A.I.P., Italiako Industria Politiketarako Elkarteko presidenteordea; SIEXPO, Sustainability and Innovation for EXPO 2015eko presidentea; U.E.A., Union Européenne de l’Ameublement-eko ohorezko presidentea; Jury for the Quality Seal Design for All-eko kidea eta Prize Dedalo Minosse for Commissioning an Architectural work-eko epaimahaikidea.


Oikos, kolorea eta langaia arkitektura iraunkorrerako

OIKOS italiar enpresak barruko zein kanpoko azalerak estaltzeko eta apaintzeko produktuak ekoizten ditu eta munduko arkitektorik onenekin lan egiten du.

Ezaugarri nagusi bi ditu baltzuak: tradizio dekoratibo eta sormen-artisautzaren eta berrikuntzaren artean ezartzen duen lotura, eta garapen iraunkorrarekiko protokoloak betetzea.

Bolognako Università degli Studi-n ekonomia eta merkataritzan lizentziatua, Roberto Lugaresik zenbait Udaletan lan egin du (besteak beste Erroma, Bartzelona eta Malaga) leheneratze-proiektuetan, material eta koloreak aukeratzerakoan lantalde teknikoei laguntza emanez. Hizlaria izan da hainbat mintegi eta biltzarretan, gai nagusia arkitekturaren berriztaketa eta garapen iraunkorra izanik.

Oikoseko Arkitektura Ataleko zuzendaria izan da mundu osoan eta, ondorioz, oso ondo ezagutzen ditu hainbat merkatu eta joera orokorren ikuspegi argia du.

Izen-ematea