Izan zaitez modeloa egun batez Hiri-ibiltokia

Bizkaiko Moda Bizkaia, azaroaren 28an, Bilboko Zabalgune Plazan eta Bilbao Bizkaia D Week-en barruan, “Izan zaitez modeloa egun batez” ekitaldia ospatu zen, non hiritarrek modelo profesional baten sentsazioak bizi zituzten, Elkartearen profesionalen lanari esker.

Arantza Sáenz de Lafuente, modako estilista profesionalak pertsona bakoitzeko “look” bat egiten zuen, Elkarteak bildutako jantziekin. Bilboko “Estudio 32”-eko bi makillatzaile profesional eta bi ile-apaintzaile, Basauriko “Salón destellos” eta Barakaldoko “Professional Stylist” Paki Moreno-k eta Bilboko “Peluquería Merche”-ko Merecedes Martínez-ek, parte hartzaileen makillaje eta orrazkeraz arduratu ziren.

Ibiltokiak eta photocall-ak “modelo berriek” egiten zuten ibilbidea osatzen zuten. Hauei, gainera, Irune Mitxelena, moda argazkilariak egiten zizikien argazkiak oparitzen zizkieten.

Neska gazteak ziren parte hartzaile nagusiak, baina gizonen bat ikusi genuen ere. Guztiek “esperientxia bizitzeko eta dibertitzeko” helburua zutela aitortu zuten.

Bizkaia Brands Azoka

Eraikinaren barruan, hiritarrek asteburu osoan zehar Bizkaia Brands Azoka gozatu ahal zuten, Bizkaiko Moda Bizkaia-k (BMB) eta Euskal Herriko Artisautza Tradizionalako Elkarteak (Arbaso) antolatuta. 35 marka eta moda diseinugileak eta 11 artisau osatutako erakusketa.
Egun, Bizkaiko moda sektorea 100 enpresa inguru ditu, 70 milio baino gehiagoko fakturazioa du eta 750 langile bainho gehiago ditu. Bere aldetik, Arbaso-k 100 kide inguru ditu.

Profesionalak

Paki Moreno (Salón Destellos- Basauri y Professional Stylists- Barakaldo)
“Estilismoarekin zerikusia duen arlo guztiak sustatzeko balio duen ekitaldi interesgarria da hau. Horrelako jardunaldi gehiago ospatu beharko genituzke”.

Arantza Saez de Lafuente (modako estilista)
“Oso garrantzitsua da ekitaldi hauek ospatzea, Bilbo Bizkaia D Week-en barnean egotea baita ere. Moda kalera hurbiltzen dugu, aholkularitza zuzena da. Edonork modelo izan daiteke, hemen ez dago neurririk, altuerarik, ezta urterik ere”.

Carmen Pérez (Ercilla 32)
“4 minututan jendeari trukuak ematen dizkiegu, eta estetika guztionatzat dela irakasten diegu. Gainera, ekitaldi hauek gure enpresari publizitatea ematen dio”.