JAVIER BARROETA Jostuna eta bere Goi-mailako Joskintza Eskola

Javier Barroeta Lemoako jostunak, bere atelier propioa ireki zuen 1989. urtean. Ordurako oso ibilbide luzea eginda zuen; lehenengo Pedro Rodríguez-en jarraitzaile moduan eta ondoren Kamouraska larru-denda ospetsuaren zuzendari kreatibo eta artistikoa izanik. Horrela, gaur egun goi-mailako joskintzaren sortzaile handienetariko bat bilakatu da, arte eta kulturako mundu mailako pertsonak janzten dituelarik.

Aurten azkenik, bere ustez disenatzaile gazte eta modaren munduko profesionalen artean zegoen hutsa betetzeko, bere Goi-mailako Joskintza Eskola ireki du, goi-mailako joskitzan duen esperientzia eta pasioa igortzeko asmoz.

Logo Javier Barroeta Goi-mailako Joskintza Eskola

Eskolak hainbat ikastaro desberdin eskaintzen ditu; modako profesional zein amateurrentzako eta gainera, ikastaroak trinkoak, hiru hilekoak eta urtekoak izan daitezke:

IKASTARO TRINKOAK
Amateurrentzako Goi-mailako Joskintzarako Sarrera ikastaroa
Ezkongaiak ikastaroa
Goi-mailako joskintza akabera ikastaroa
Manikien gainean drapeatuak egiteko ikastaroa


HIRU HILEKO IKASTAROAK
Amateurrentzako Goi-mailako Joskintzarako Sarrera ikastaroa
Goi-mailako Joskintzarako Sarrera ikastaroa


URTEKO IKASTAROAK
Haute Couture Joskintza Ikastaroa
Modelatze, fantasia eta ezkongaiak Ikastaroa


Jostunak nola lan egiten duen ikusi nahi baduzu, bidc.eus-en bideo berria ikusi ezazu Haute Couture School.

BiDC.eus Haute couture school