Komunika 2015 Komunikazioaren Astea

EHU-ko Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan, azaroaren 25, 26 eta 27an, Komunikazioaren Astea 2015 (Komunika) ospatu zen, Bilbao Bizkaia D Week-aren lehenengo edizioaren barruan dagoen ekitaldia.

Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkartearen presidenteak, José Félix Ruizek, ekitaldiari hasiera eman zion: “jardunaldi honetan gazteek publizitatearen errealitatea ikus dezakete” eta, era berdinean, “profesionalek talentu berriak ezagutu ditzakegu”.

Aitzol Lamikizek, EHUko Bizkaiko Campus-eko Kanpo Harremanetako zuzendariak, bestalde, ekitaldi hauek unibertsitatearentzat duten “izaera estrategikoa” azpimarratu zuen. “Ikasketen eremuaren eta profesionalen arteko lankidetza gune hauek aprobetxatu behar ditugu”.

Inaugurazioaren amaieran, BEAZeko zuzendariak, Ainara Basurkok, “D Week-aren ekitaldi guztiek Bizkaiko sormen-sektorea sustatu nahi dute eta etorkizunerako hausnarketa egin nahi dute”.

Komunikazioa, Basurkoren aburuz, “beste sektoreei ekarpen handia egiten die eta horregatik, hazteko elementu estrategikotzat hartu behar dugu”.

Hiru egunetan zehar, Komunika 2015, hainbat hitzaldi eta klase zabalak eskaini ditu, komunikazio digitala, kreatibitatea eta publizitatea oinarrizko gaiak izanik.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn