Pizza Kutxan UPV/EHUko Arte Ederren Fakultatean prestatutako diseinatzaileek beren lana erakutsiko dute

Data: 2018ko azaroaren 22a

Ordua: 10:00etatik 14:00etara

Tokia: Aula Magna- Ingenieritza Eskola II – UPV/EHU (Rafael Moreno “Pitxitxi”, 2. San Mamés – Bilbo)

Pizza Kutxan UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultatetik datozen estudioak eta diseinatzaile gazteak diseinuaren arloarekiko interesa dutenekin eta ikasleekin elkartzeko topaketa informala da.

Parte hartuko duten estudioen aurkezpen labur bana izango du ekitaldiak, eta jarraian, portfolioak erakusteko gune bat; bertan, bertaratutakoek pertsonalki hitz egin ahal izango dute haietako bakoitzarekin. Hori guztia, noski, pizza zati gozoekin eta bertaratutakoek etxera eraman ahal izango dituzten piezekin, ad-hoc diseinatutakoak 😀

Ekitaldiaren helburua da eremu bat sortzea estudioak eta sektoreko profesionalak beren burua aurkeztu ahal izateko haiek egiten dutenarekiko interesa izan dezaketenei.

Hala, Pizza Kutxan ekitaldia diziplina zabaltzeko eta tokiko diseinatzaileen sareari ahotsa emateko plataforma izan daiteke.

UPV/EHUko Arte Ederretako Fakultateak eta Happyending Studiok antolatu dute, Bilbao Ekintzaren laguntzarekin eta Another Press-en kolaborazioarekin.

Informazio gehiago eta egitaraua osorik, hemen: www.pizzakutxan.org

Programa

10:00-10:10 Sartzea eta Pizza Kutxanen aurkezpena: Arriaga aretoa

10:10-13:00 Parte hartzaileen aurkezpenak. Arriaga aretoa

13:00-14:00 Pizzak eta topaketa parte hartzaileekin Laboa aretoa

Diseinatzaileak

Marina Goñi

Curruscu

Higinia Garay

Vudumedia

Happyending Studio

Alejandro de Francisco

Ara Estudio

Muka Design Lab

Bego Viñuela

Tipi

La Machine

Kaikoo 

Izen-ematea