BiDC Foroaren urteroko batzarra Balantzea eginez

Bilbao Bizkaia D Week-aren azken ekitaldia, abenduaren 1ean Azkuna Zentroan ospatu zen, BiDC Foroaren hirugarren urteroko batzarra alegia. Xede nagusia hiru urtetako ibilbidearen balantzea egitea zen eta baita 2016. urtean zehar garatuko diren ekintza nagusiak aurkeztea ere.

Bizkaiko Foru Aldundiko Txema Bilbaok eta Nora Sarasolak, Bilbao Ekintzako ordezkari bezala, Foroan parte hartu zuten lehenak izan ziren eta Julian Iantzi aurkezlearen eskutik, BiDCk aurten sustatutako jarduera eta proiektu garrantzitsuenak birpasatu zituzten.

 

Moda

Moda izan zen parte hartu zuen lehen sektorea eta Daniel Fernández Arroyabek, Bizkaiko Moda Bizkaia elkarteko presidenteak, Bizkaiko modaren garapenerako gako estrategikoa lankidetza dela aipatu zuen.

Fernándezen aburuz “lehia ez dago gure artean”, baizik eta nazioarteko merkatuetan, “horregatik, lankidetza oso garrantzitsua da”. Ildo horretatik, zenbait elkartekidek zehazki, EEBB, Kanada, Alemania eta eskandinaviar lurraldeetara elkarrekin egindako nazioarteko misio komertzialak aipatu zituen.

Sektore honetan burututako proiektuen artean, bertaratutakoek Bilbao Fashion Tech Lab egitasmoen adibide bat ikusteko aukera eduki zuten, SkunkFunk-en eskutik, teknologia arropan aplikatzeko helburua duen ideia bat aurkeztu zuten.

IKUS-ENTZUNEZKOAK

Ikus-entzunezkoen eremuan, EIKEN-Basque Audiovisual-eko zuzendaria sektorea Indartzeko Planari buruz mintzatu zen, Bilbao Bizkaia Film Commission-aren nazioarteko sustapenaren bidez.

Bere parte hartzearen ildo aipagarrienak, arlo honetako esparru ezberdinetako sektoreen arteko elkarlanaren beharra eta horrela, Turismo, Ikus-entzunezko eta sormen-industrien arten sortzen diren sinergiak, EIKENek nazioarteratzearen alde sortutako jarduerak eta sektorearen lehia, erronka eta posizionatzeko aukerak izan ziren.

Esparru horretan era egokian lan egiten ari diren enpresen adibide bezala, Irusoingo Iñaki Gómezek “Loreak”, ingelesez besteko hizkuntza batean egindako film onenaren kategorian Oscar sarietan lehiatzeko hautagai aukeratutako filmaren esperientzia azaldu zuen.

DISEINUA

EIDE, Euskadiko Diseinugileen Elkarteko Benicio Aguerreak Euskadiko diseinu eskaintza biltzen duen online plataforma aurkeztu zuen; Bi Design Map, alegia. Berau Bizkaiko Foru Aldundiak, BEAZek eta BiDCk sustatzen duten egitasmoa da eta Bilbao Design Capital 2014 proiektuaren bide beretik doa.

Plataformaren egitura azaldu ondoren, Txabi Zabala disenatzaileari eman zion hitza. Txabik Tecnaliak garatutako teknologia baten bidez, istripu zerebrobaskularrak jasan dituztenei, berriz oinez egitea ahalbidetzen dien Fesia Dropfoot proiektua aurkeztu zuen.

EDUKI DIGITALAK

BEAZeko Josu Bilbaok, KBI Digital egitasmoa aurkeztu zuen, proiektu digitalen inkubagailu hau ekonomia digitalaren esparruan bokazio globala duten enpresak sortzeko beharra asetzeko jaio zen. Gainera, “proiektuak azkartzeko eragina eduki dezaketen jarduera guztiak garatzen ditu”.

Saioa Eibar (Solidarters), inkubagailu honetan oinarria duen ekintzaileak, bere esperientziari buruz aritu zen, bere hitzetan oso positiboa.

ARTISAUTZA

Bernat Vidalek, Arbaso Euskal Herriko Artisautza elkarteko presidenteak Basquecraft by Design proiektuaren balantzea egin zuen. Ekimen hau 20 artisau eta 20 diseinatzaile, elkarlanean aritzeko hausnarketa espazio batean biltzean datza. Bere helburua diziplina bien artean elkarlanerako modu berriak miatzea da eta honetatik abiatuz, produktu eta zerbitzu berriak asmatzea: elkarrekin artisautza berri bat sortu.

Ixi Wood enpresako Endika Zabalak egurrarekin lan egiten du, eguzkitarako eta graduatutako betaurrekoen armazoiak ekoizten dituzte batez ere eta  bere esperientzia banatu zuen bertaratutakoekin.

INTERIORISMOA

Bizkaiko Barne Dekoratzaile eta Diseinatzaileen Elkarteko (ADDIB) María Herráezek Milango Ferian, sektoreko garrantzitsuena, Basque Living stand-arekin bizi izan zuten esperientzia azaldu zuen, ideiaren fase guztiak azalduz.

Cluster Habic elkarteko Agustin Ibarretxek bere aldetik, “euskal habitataren egoerari dagokionez, krisialditik ateratzeko, berregituraketa amaitzean dago”. “Esparru publiko eta pribatuaren arteko lankidetzak Milango Feria bezalako ekimenak sustatzen ditu, sektorearen nazioartekotzea bilatuz”.

ARKITEKTURA

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo ofizialeko Jesús Cañadak Bizkaiko XXI. mendeko arkitekturan oinarritu zuen bere parte-hartzea. “Krisialdia gainditzen saiatuz eta aurrerantz joaten gabiltza” esan zuen. Izatez, “geurtzerako erakusketa prestatzen ari gara”.

KOMUNIKAZIOA

Bizkaiko Publizitate Agentzien elkarteko presidenteordea den Ana Bidaurrazagaren parte hartzearen ardatza, sektoreko enpresek egin behar izan duten berrasmaketa izan zen, kanalek “abiadura zorabiagarrian eboluzionatu” dute-eta.

“Orain, publizitate digitalarekin, bideak zuzenagoak dira, bezeroek hitz egiten dute eta inbertsioak ez dira hain handiak”. Bidaurragaren hitzetan, “euskal agentzientzako eta haien nazioartekotzerako aukera bat da”.

BIDEO-JOKOAK

Fun&Serious bideo-jokoen festibalaren sortzaileen aburuz, Gorka Cabañas eta Alfonso Gómez, ekitaldi hau “jendea ezagutu eta negozioak egiteko aukera bat dela” uste dute, izan ere, “orain dena koprodukzioan datza”.

Festibalaren itxieraren zenbait datu aurkeztu ondoren, bertan saritutako batek, Asier Quesada-k, Delirium Studios enpresakoa, “Los Rios de Alice” bideojokoa aurkeztu zuen. Bilbotik “kultura, artea eta teknologia esportatzen dugu”, esan zuen.

BEAZeko zuzendariak, Ainara Basurkok, hizlariak zoriondu zituen aurkezpenengatik eta, Bilbao Bizkaia D Week-aren balantzea egin zuen. Honetan, mundu osoko gonbidatuen 503 hitzaldi egon dira, 200.000 pertsona bildu dira, 275.000 bisita izan dira webgunean eta 3.500.000 inpresio Sare Sozialetan, zein 600 agerpen baino gehiago komunikabideetan.

Lan Mahaietan agertu diren ondorio gisa, arlo positiboen artean, Basurkok ekitaldiaren egokitasuna nabarmendu zuen, 100 hiri baino gehiagotan baitago, Bizkaiatik mundura kontzeptua eta sormen sektoreen arteko lankidetza.

Hobetzeko alderdien aldetik, planifikazioa eta komunikazioa azpimarratu zituen, baita politiken sendoketa ere, hiritarren partehartze handiagoa lortzeko.

Amaitzeko, Basurkok “denok batera egin dugun lana” eskertu zuen.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn