Papera betetzen Hitzaldia Katsumi Komagata-rekin, Yolanda Mosquerarekin eta Euskal Irudigileak-ekin.

HITZALDIA “Papera betetzen”, Katsumi Komagata, Yolanda Mosquera eta Euskal Irudigileak

Azaroaren 17a, larunbata, 19:00etan.

Euskalduna Jauregiko FIG auditoriuma.
Hitzaldia doan izango da sarrera eskatuz gero.
Informazio gehiago lortzeko edo hitzaldirako gonbidapenak eskatzeko: bonitoeditorial@gmail.com

“PAPERA BETETZEN”

Ilustratzaileek, editoreek eta elkarte profesionalek gaur egungo edizio munduan duten paperaz hitz egingo dugu. Euskal Irudigileak elkarteko buruak elkartearen eginkizunaz, filosofiaz, aktibismoaz eta jarduerez hitz egingo du, eta Katsumi Komagata eta Yolanda Mosquera autoreak beren lanez eta azken enkarguez arituko dira. Horrez gain, Yolandak duela zenbait hilabete jaso zuen literatura lanaren ilustrazioko 2018ko Euskadi Sariaz edo Katsumik Japoniako bere One Stroke argitaletxe garrantzitsuan liburu objektuak sortzeko erabiltzen dituen metodoez ere arituko dira.

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn