Iraunkortasuna, modaren industrian – Hitzaldia Carry Somers, Fashion Revolution mugimenduaren sortzailea

Carry Somers, Fashion Revolution nazioarteko mugimenduaren sortzailea, lehen aldiz izango da Euskadin, modaren iraunkortasunaren inguruan hitz egiteko. Industria global horrek erronka handiak ditu, adibidez, kutsadura-maila handia, gardentasuna edo enplegu duinak bermatzeko beharra.

2013. urtean Bangladesheko Rana Plaza fabrika behera jausi zenean, ekinean hastea eta ehun-industria biziberritzen laguntzea erabaki zuen; modu horretan sortu zen Fashion Revolution. Carry Somers aitzindaria izan da 20 urtez baino gehiagoz; izan ere, gardentasunaren alde egin du, bere markari –Pachacuti– balioa emateko prozesuan. Horretarako, GPS bidez adierazten ditu ekoizpen-prozesuko pauso guztiak. Hainbat herrialdetan zehar egindako bidaiei eta bertako komunitateekin egindako lanari esker, Carryk industriaren ikuspegi globala eskuratu du.

Izen-ematea: https://goo.gl/forms/AIluhSN6JC0EegwF3

Talentu, berrikuntza eta sormen handia erakusten duten mundu osoko moda-diseinatzaile berriak aurkitu eta sustatzeko plataforma bat da BIAAF. Diseinatzaileei nazioartean ikusgarritasuna ematea da helburu nagusia, hala modaren industriaren barruan nola publikoaren eta komunikabideen artean. 2017an, BIAAFek modaren arloko iraunkortasunaren aldeko apustua egin du, Latinoamerikan (Uruguai, Txile, Peru, Bolivia eta Brasil) hainbat ekintza abiarazita.

 

British Councilek Moda Iraunkorra Programa garatu du. Asmo handiko proiektu hau hiru urtekoa da, eta Europako sortzaileen artean praktika onak trukatzea du helburu, trebakuntzaren eta sorkuntzaren bitartez eta bikaintasuna zigilu duten diseinuak ikusgai jarriz.

Informazio gehiago: https://goo.gl/y5iX9j

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn