Vidrala MasterGlass Contest 2018 Hitzaldiak, sari-banaketa eta datorren edizioaren aurkezpena

Ekitaldiaren deskribapena

Azaroaren 20an, 15:30ean, Quim Larrea izango dugu Bilboko Zabalguneko eraikinean. “Buen/Mal diseño” hitzaldia emango du bertan. Gainera, EIDEko presidentea den Jon Abadek “La recomposición Abad” aurkeztuko du.

Ikusgai egongo dira Vidrala MasterGlass Contest lehiaketaren III. edizioko proiektu irabazleak, PechaKucha formatuan, eta sariak banatuko dira.

Vidralako arduradunek Vidrala MasterGlass Contest lehiaketaren IV. edizioa iragarriko dute.

Hizlarien biografiak

Jon Abad

Arkitektoa, diseinatzailea eta EIDEko presidentea.

Jon Abad arkitektoa da, baina oso goiz hasi zen euskal diseinuaren aitzindari izan zen aitarekin altzarien diseinatzaile gisa lan egiten. Familiako beste kide batzuk batu zitzaizkien gero.

Iker anaiak eta berak tradizio hori sakonetik birmoldatu behar izan dute. Aurtengo Bilbao Bizkaia D Week ekimenean lortu dituzten emaitzetako batzuk ezagutaraziko dituzte.

Duela urte batzuk, EIDEko presidente izendatu zuten, hau da, Euskadiko Diseinatzaileen Elkarteko buru. Hain zuzen ere, paper oso-oso garrantzitsua betetzen ari da euskal diseinuaren ekosistema sortzeko orduan.

Quim Larrea

Arkitektoa, diseinatzailea eta kazetaria

Estudio profesionala 1982. urtean sortu zuen. 1982. urtetik 1997. urtera Juli Capellaren bazkide izan da. 1997. urtetik QUIM LARREA & ASSOCIATES zuzentzen du, Bartzelonako arkitektura- eta diseinu-estudio bat.

El Croquis aldizkariko Erredakzio Kontseiluko kide izan da eta De Diseño eta ARDI direlakoen zuzendarikide. Eguneko argitalpen ugarirekin eta arkitektura zein diseinuan espezializatutako argitalpen askorekin egiten du lan, estatukoak zein atzerrikoak.

Egin duen lan gogorrari esker, hainbat aintzatespen jaso ditu, Diseinuaren Sari Nazionaletako ohorezko aipamena 2000. urtean, Bartzelonako Hiria saria eta Laus saria, besteak beste.

Izen ematea

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn