Industries & Design – Masterclass Anna Meroni ServDes. 2018: zerbitzuen diseinua eta berrikuntza

MASTERCLASS


10:00 – 12:00 – Anna Meroni

ServDes. ezinbesteko hitzordua da sektoreko profesionalen artean, zerbitzuen diseinuari eta berrikuntzari buruz eztabaidatzeko. ServDes. 2018 ekimenaren antolatzailea da Anna, eta hurrengo edizioko hitzaldi eta ikuspegiak erkatuko ditu, gure profesionalekin batera. Zure ikusmoldea ServDes 2018 ekimenean islatuta ikusi nahi baduzu, hauxe da zuretzako masterclass aproposa.

Anna Meroni. Diseinuko irakasle elkartua da, Milango Unibertsitateko Politeknikoan.

Estrategia eta zerbitzuen diseinua, gizarte-berrikuntza.

Anna Meroni irakaslea da, Milango Politeknikoko Diseinu Industrialaren, Arteen, Komunikazioaren eta Modaren Sailean. Zerbitzuen diseinuaren inguruan ikertzen du, gizarte-berrikuntzaren ikuspegi estrategikotik abiatuta, arreta berezia jarriz komunitatean oinarritutako diseinuan. Bere ikerketa-esparru nagusiak elikagai-sistemak eta etxebizitzako berrikuntza dira, bizimodu iraunkorrak sustatzeko xedez.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

Tweet about this on TwitterShare on FacebookShare on Google+Share on LinkedIn