Sormen industriaren sektoreko talentuaren inguruko elkarrizketak Profil profesional berriak, enplegu aukerak

Deskribapena:

Bilbao Ekintzaren lan prozeduraren memoria grafikoa ikusten eta eztabaidaren testuingurua kokatzen hasiko gara. Hala, sormen industriaren sektoreko enpresa, zentro eta unibertsitateen lagin bat ikusiko dugu, lan eredu parte hartzaileagoen eredu eta hurbilketa gisa; hain zuzen, saretutako lan ereduez arituko gara, merkatuak eskatzen dituen edukiak eta ekintzak diseinatzea ahalbideratuko dutenak.

Horren ostean mahai-ingurua egingo da eragile guztiekin, epe ertainean eta luzean beharko diren profil profesionaletan oinarrituta sor daitezkeen lan aukerei buruz.

Amaieran, bertaratutakoen arteko Networking espazio bat izango da.

Eguna, tokia eta ordua:

Azaroaren 21ean Bilborocken, 10:00etatik 13:30era

Egitaraua:

10:00: Harrera bertaratutakoei.

10:30: Lanaren testuingurua kokatzea eta prozesuaren memoria grafikoa ikustea. Nora Sarasola. Bilbao Ekintzako zuzendari nagusia EPEL (Bilboko Udala)

11:00 – 12:30: Mahai-ingurua: Sektorearekin izandako elkarrizketetan parte hartu duten enpresa, zentro eta unibertsitateetako hainbat ordezkari izango dira.

UPV/EHU. Patxi Doblas. Lan Ezarpenerako dekanordea

Deustuko Unibertsitatea. Iñaki Vazquez. Ingeniaria Informatikoko eta Telekomunikazioetako zuzendaria

Harrobia Ikastola. Josu Cobelo. Ekintzailea eta 3D animazioko irakaslea

Uniko enpresa. Ivan Miñambres. Zuzendaria

Zorraquino. Miguel Zorraquino. Zuzendaria.

AURMAN S.A. Beni de Miguel. Sormen zuzendaria

12:30: Ekarpenak eta galderak.

12:30-13:30: Networking

Mahai-inguruaren moderatzailea: EIDE (Euskadiko Diseinugileen Elkartea) Benicio Aguerrea, koordinatzaile kudeatzailea

Izen ematea