Espazio minimoak, bizitzeko toki berriak – Hitzaldiak Espazio minimo bat dekoratzea pentsatzen ari bazara, hauexek dira zuretzako hitzaldiak

Xedea ikusmoldea aldatzea eta analisia egitea da, espazio minimo bizigarrien ikuspegi teknikotik eta alderdi sortzailetik abiatuta.

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA

Egunero toki desberdinak topatzen ditugu, zein baino zein murritzagoak, eta egungo habitat-beharrizanei erantzun behar diete: lurzoru pentsaezineko sukaldeak, muturrera murriztutako logelak, erabilera anitzeko espazio komunak… baina zer behar du espazio batek bizigarria izateko eta, era horretan, gure bezeroen beharrizanei erantzuteko?

Espazio minimo bizigarrien hainbat adibide ikusiko ditugu, proiektu bakoitzaren neurrira pentsatutako diseinu-irtenbideekin eta altzariekin. Gainera, barne-diseinuko eta diseinu industrialeko profesionalen laguntza izango dugu. Ekimen honetan, “espazio txikien arazoei” erantzuteko proposatutako diseinu eta irtenbide onenetako batzuk azalduko dituzte.

Haymar Fernándezek, Nordkampp enpresaren sortzaile eta diseinatzaileak, bere ikuspuntua eta diseinuak azalduko dizkigu, camper furgoneten barne-diseinuaren alorrean gutxieneko espazio bizigarriei dagokienez.

Iñigo Oliverrek eta Ainhoa Uriartek, Oliver Design enpresako diseinatzaileek, itsasontzien diseinu eta arkitekturaren alorrean ontzien barrualde bizigarriak diseinatzeko egindako lana eta lortutako esperientzia erakutsiko dizkigute.

Barne-diseinuaren zaleei eta etxebizitzen dekorazio, diseinu eta eraikuntzan interesa duten pertsona guztiei zuzenduta dago hitzaldia. Minietxeen etxebizitza-ereduan oinarrituko gara, eta aldeko eta kontrako alderdiak eta “neurrira” egindako irtenbideak aztertuko ditugu.

Informazio gehiago CODDB-n. 

ERRESERBA EZAZU ZURE TOKIA